Erabiltzaileak datu-mota berriak diseinatu ahal ditu programa batetarako. Adibidez, jarraian programa zati bat erakusten da, non karaktere-kateak lantzeko datu-mota berriak sortzen diren:
program NirePrograma ; uses crt ; const LUZERA_FISIKOA = 100 ; type tKateLuze = string[LUZERA_FISIKOA] ; tKateMotz = string[10] ; tKate25 = string[25] ; { ----------------------------Azpiprogramak---------------------------- } { } { Funtzioak eta prozedurak hemen idatziko dira. Horregatik, unitateak } { ezagunak izango dira eta modu beretsuan konstanteak eta datu-motak. } { } { ----------------------------Azpiprogramak---------------------------- } { ==========================Programa Nagusia=========================== } var sHelbidea : tKateLuze ; sIzen1 : tKateMotz ; sIzen2 : tKateMotz ; sIzen3 : tKateMotz ; sHerria : tKate25 ; sKaterikLuzeena : string ; { 255 karaktere biltegitzeko aldagaia } begin writeln(sizeof(string)) ; { 256 = 255 karaktere + zero posizioa } writeln(sizeof(tKateLuze)) ; { 101 = 100 karaktere + zero posizioa } writeln(sizeof(sHelbidea)) ; { 101 = 100 karaktere + zero posizioa } writeln(sizeof(tKateMotz)) ; { 11 = 10 karaktere + zero posizioa } writeln(sizeof(sIzen1)) ; { 11 = 10 karaktere + zero posizioa } writeln(sizeof(tKate25)) ; { 26 = 25 karaktere + zero posizioa } writeln(sizeof(sHerria)) ; { 26 = 25 karaktere + zero posizioa } ...
Aldagai bat eta aldagai horren datu-mota kontzeptu desberdinak dira, hurrengo irudietan erakusten den bezala:
Galletak egitean, lehenik orea prestatzen da. Hasieran orea uniformea eta jarraitua da, baina gero galleta desberdinen formak ematen zaizkio. Ordenagailuaren memoria gelaxkaz osaturik dago eta, orea bezala, gelaxkak talde desberdinetan multzoka daitezke datu desberdinak gorde ahal izateko. |
|
Prest dagoen oreari molde egokiak aplikatuz forma desberdineko galletak lor daitezke. Modu berean, ordenagailuaren memorian zenbaki oso bat gordetzeko molde aproposa erabiliko dugu (integer datu-mota, noski). type klausularen bitartez datu-mota bereziak (molde edo txantiloi bereziak) diseina daiteze gure programak behar dituen datuak memorian gorde ahal izateko. |
|
Programaren type atalean datu-mota bereziak diseinatu ondoren, programaren var atalean aldagaien erreserbak egiten dira. Ondoko irudian ondo desberdintzen dira kontzeptu biak: Batetik, datu-mota (moldea edo txantiloia), eta bestetik aldagaia (berezko itxura duen memoriaren zati bat). |
|
Programaren exekuzioan aldagaiei balioak ematen zaizkio. Horretarako, aldagai jakin bati dagokion memoriako posizioan dagoen datuari, aplikatu ahalko zaizkion operazioak datu-motarenak izango dira. Adibidez: zenbaki osoa bada div eta mod onartzen dira, baina / ez da onartuko (ezta ere and edo or operadoreak). |
|
Programa amaitzean, aldagai guztiek beraien balioak izango dituzte eta helburu ditugun emaitzak aldagai jakin batzuetan egongo dira. Programaren emaitza diren balio horiek, memoriatik aterako ditugu pantailan idazteko edo/eta fitxategiren batean biltegitzeko. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.