9. astea (2024/03/20) laborategi/mintegian egindakoa
- Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean 3 etorri dira (zehaztapen gehiago eGela zerbitzuan)
- Saio honek bi zati izango ditu: kateak eta arrayak
- 1. zatia. Ariketa hauek egin ditugu edo/eta azaldu ditugu:
- Irakurri eta azaldu: 8. astea | zenbakiak teklatuz irakurtzen ariketa, zenbaki bat kate bezala teklatuz irakurri
- Irakurri eta azaldu: 8. astea | izena eta zenbakia (3 kate) ariketa gainetik aipatu: hiru aldiz errepikatuz, izen baten ostean dagoen zenbakia eskuratu
- Irakurri eta azaldu: 8. astea | katean toki nahikorik ez ariketa gain gainetik aipatu dugu, katean beste azpikate bat txertatu
- Oso osorik programatu: 8. astea | zenbait noten batezbesteko aritmetikoa ariketa
- Irakurri eta azaldu: 8. astea | kateen adibideak artikuluan jaso diren adibide batzuetan, kateek barneratzen dituzten zenbakiak eskuratu ondoren batezbestekoa aritmetikoa kalkulatzen da (
HainbatNotenBatezbestekoa.pas
programa)
- 2. zatia. Ariketa hasi dugu:
- 9. ASTEA | zenbaki errealen bektorea ariketa. Autoebaluazio bezala planteaturik dago, nahiz eta kode osoa ematen den
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.