2024(e)ko martxoaren 5(a), asteartea

7. ASTEA | etxerako lana

 7. astea (2024/03/06) etxean egitekoa

Etxean birpasatu laborategian ikusi ditugun Azpiprogramak: Divide et Impera artikuluaren honako hauek:
  •   1. Uneko parametroak eta parametro formalak
  •   2. Sarrerako parametroak
  •   3. Uneko parametro eta parametro formalen arteko bateragarritasuna
  •   4. Irteerako parametroak
  •   5. Aldagai orokorrak
  •   6. Bertako aldagaiak
  •   7. Funtzioak
  •   8. Faktoriala kalkulatzen duen funtzio iteratiboa egin dugu (eta berredura kalkulatzen duena ere)
  •   9. Errekurtsibitatea (ez)
  • 10. Errekurtsibitateren adibidea (ezta ere)

Gaur laborategian azaldu den 7. astea | Taylor azpiprogramaz (angelu txikiekin) ariketa abiapuntuz harturik, 7. astea | Taylor azpiprogramaz (edozein angelurako) ariketa etxean amaitu

Gaur laborategian aipatu diren 7. astea | triangelu baten zirkunzentroa ariketa eta 7. astea | menu bat azpiprogramaz ariketa autoebaluazio bezala proposatzen dira:



7. asterako lan desberdinak agindu direnez, komeni da ezagutzea haien garrantzia eta premia zein den une honetan, eta, ondorioz, etxekolanen hurrenkera zein den:

  1. Birpasatu laborategian ikusi ditugun Azpiprogramak: Divide et Impera artikuluaren lehen zortzi atalak
  2. Programa nagusia emanda, Autoebaluazioa: triangelu baten zirkunzentroa ariketa bukatu eta eGela bitartez bidali
  3. fnliFaktorialaKalkulatu eta fnrBerreduraKalkulatu funtzioak programatzen dakigula, 7. astea | Taylor azpiprogramaz (angelu txikiekin) artikuluan deskribatzen den kosinua programatu
  4. Menua kudeatzen duen funtzioa erabiliz, Autoebaluazioa: menu bat azpiprogramaz ariketa kodetu eta eGela bitartez bidali

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.