Proiektua bi azterketa-enuntziatuetan oinarritzen da:
- Azterketa bat, eredu bat (Proiektua: 2023ko maiatzeko programa)
- Azterketa bat, beste eredu bat (Proiektua: 2023ko uztaileko programa)
Dakigunez, hau da Proiektua_32_2 bezero-programa gidatzeko erabiliko den menua:
============================================================================= | MENUA | ============================================================================= | A. Kromo guztien informazioa erakutsi (MAIATZEKO AZTERKETA) | | B. Falta diren kromoak zerrendatu (MAIATZEKO AZTERKETA) | | C. Kromo bat sartu (MAIATZEKO AZTERKETA) | | D. Kromo bat trukatu (MAIATZEKO AZTERKETA) | | E. Jokalari baten informazioa erakutsi (MAIATZEKO AZTERKETA) | | F. Ale kopuruekin fitxategia eguneratu (MAIATZEKO AZTERKETA) | |---------------------------------------------------------------------------| | G. 4 toki-arrayak sortu eta ikusi (UZTAILEKO AZTERKETA) | | H. Taldearen konfigurazioa hautatu (UZTAILEKO AZTERKETA) | | I. Taldea osatu eta bere puntuazioa kalkulatu (UZTAILEKO AZTERKETA) | |---------------------------------------------------------------------------| | J. Bilduma-fitxategitik kromo bat kendu eta beste kromo bat txertatu | | K. Lau fitxategi sortu: atezainak, atzelariak, erdilariak, aurrelariak | |---------------------------------------------------------------------------| | L. Amaitu | ============================================================================= Zure aukera: |
Goian ikusten denez, menuak hiru zati ditu. Lehen zatia eta bigarren zatia emanak dira eta ikasleek hirugarren zatia garatuko dute:
- zatia: 2023ko maiatzeko programa ( A , B , C , D , E eta F aukerak)
- zatia: 2023ko uztaileko programa ( G , H , eta I aukerak)
- zatia: ikasleek bete beharreko lana ( J eta K aukerak)
Beraz, J aukerakoa eta K aukerakoa ikasleak garatuko dituen funtzionalitateak dira: ikus Bilduma-fitxategiarekin lanean (menuaren J aukera) eta ikus Lau fitxategi sortu (menuaren K aukera).
Proiektuaren programazioa Proiektua_32_2 bezero-programan egingo da eta, behar izanez gero, berari dagozkion datu_mota, maiatza eta uztaila izeneko unitateetan egingo da:
- datu_mota izeneko unitatea ezaguna da (dagokion datu_mota.pas iturburu-programa ematen da) eta C:\Proiektua karpetan kokatuko da. Unitate hau konpilatzean datu_mota.ppw fitxategia sortuko da
- maiatza izeneko unitatea ezaguna da (dagokion maiatza.pas iturburu-programa ematen da) eta C:\Proiektua karpetan kokatuko da. Unitate hau konpilatzean maiatza.ow eta maiatza.ppw fitxategiak sortuko dira
- uztaila izeneko unitatea ezaguna da (dagokion uztaila.pas iturburu-programa ematen da) eta C:\Proiektua karpetan kokatuko da. Unitate hau konpilatzean uztaila.ow eta uztaila.ppw fitxategiak sortuko dira
- Proiektua_32_2.pas bezero-programa (aurreko unitate guztiekin batera karpeta berean kokatu, adibidearekin jarraituz C:\Proiektua karpetan). Programa hau konpilatzean Proiektua_32_2.exe fitxategia sortuko da
KROMOAK.DAT datu-fitxategia sortzeko programak:
- DatuFitxategiaSortu.pas bezero-programa (bilduma21 unitatearekin, bilduma30 unitatearekin edo bilduma39 unitatearekin batera karpeta berean kokatu, adibidez C:\Proiektua karpetan, edo C:\Datuak karpetan, edo ...)
- bilduma21.pas unitatearen iturburu-kodea (DatuFitxategiaSortu.pas bezero-programarekin batera karpeta berean kokatu, adibidez C:\Proiektua karpetan, edo C:\Datuak karpetan, edo ...)
- bilduma30.pas unitatearen iturburu-kodea (DatuFitxategiaSortu.pas bezero-programarekin batera karpeta berean kokatu, adibidez C:\Proiektua karpetan, edo C:\Datuak karpetan, edo ...)
- bilduma39.pas unitatearen iturburu-kodea (DatuFitxategiaSortu.pas bezero-programarekin batera karpeta berean kokatu, adibidez C:\Proiektua karpetan, edo C:\Datuak karpetan, edo ...)
- KROMOAK.DAT datu-fitxategiak 21, 30 edo 39 elementu izan ditzake eta bezero-programarekin batera karpeta berean kokatu (adibidez, C:\Proiektua karpetan)
- JOKALARIAK.DAT datu-fitxategiak 340 elementu ditu eta ez da sortu behar osaturik ematen delako, bezero-programarekin batera karpeta berean kokatu (adibidez, C:\Proiektua karpetan)
KROMOAK.DAT datu-fitxategia eta JOKALARIAK.DAT datu-fitxategia berdinak dira egituraz, eta haien arteko aldea gordetzen duten edukiaz datza, programa exekuzio bakoitzean bietariko batekin lan egingo da.
Programen fitxategien kokapena. Ondoko fitxategi hauek C:\Proiektua karpetan gordeko dira:
- datu_mota.pas
- maiatza.pas
- uztaila.pas
- Proiektua_32_2.pas
Programen konpilatuen kokapena. Ondoko fitxategi hauek C:\Proiektua karpetan sortuko dira Dev-Pascal ingurunea edo Geany ingurunea erabiliz:
Dev-Pascal
|
Geany
|
|
|
Datu-fitxategiaren kokapena. Datu-fitxategi bakarra behar da, aldez aurretik sortuta daukaguna eta C:\Proiektua karpetan kokaturik dagoena. Hauetariko edozeinekin lan egin ahalko dugu:
- KROMOAK.DAT (21, 30 edo 39 elementu)
- JOKALARIAK.DAT (340 elementu)
Nahi izanez gero datu-fitxategiak beste karpeta batean egon daitezke, adibidez C:\Datuak izeneko karpetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.