7. astea (2024/03/06) laborategi/mintegian egindakoa
- Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean 5 etorri dira (zehaztapen gehiago eGela zerbitzuan)
- Praktika saio honek bi zati izan ditu. Lehen zatian, oso modu gidatuan, Azpiprogramak: Divide et Impera artikulua ikusi dugu, azpiprogramen gaia teoriako ikasgelan hasita dago eta laborategian, modu praktikoan, honako hau ikusi dugu:
- 1. Uneko parametroak eta parametro formalak
- 2. Sarrerako parametroak
- 3. Uneko parametro eta parametro formalen arteko bateragarritasuna
- 4. Irteerako parametroak
- 5. Aldagai orokorrak
- 6. Bertako aldagaiak
- 7. Funtzioak
- 8. Faktoriala kalkulatzen duen funtzio iteratiboa egin dugu
- 9. Errekurtsibitatea (errekurtsibitatearen kontzeptua eman gabe geratuko da)
- 10. Errekurtsibitateren adibidea (adibide hau eman gabe geratuko da ere)
- Praktika saio honen lehen zatiari dagokio ere (I) Orain arte ikusitako funtzio eta prozedura estandarrak artikulua, baina gain-gainetik aipatu dugu. Bere helburua da zenbait funtzio eta prozedura estandar elkarrekin bildurik izatea
- Praktika saio honek bi zati izan ditu. Bigarren zatian ariketa hauekin jarraitu dugu:
- Funtzioekin trebatzeko, zenbaki osoa itzultzen duen funtzioaren FaktorialaFuntzioa.pas programa egin dugu eta zenbaki erreala itzultzen duen funtzioaren BerreturaFuntzioa.pas programa egin dugu
- 7. astea | Taylor azpiprogramaz (angelu txikiekin) ariketa azaldu dugu eta eGela bitartez emango dizuet
- 7. astea | Taylor azpiprogramaz (edozein angelurako) ariketa etxean zuek bukatu aurrekoan oinarrituz
Azpiprogramekin lan egiteko ariketak:
- 7. astea | triangelu baten zirkunzentroa ariketa azaldu dugu (etxean zuek bukatu)
- 7. astea | menu bat azpiprogramaz ariketa azaldu dugu (etxean zuek bukatu)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.