4. astea (2024/02/14) laborategi/mintegian egindakoa
- Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen 18 ikasleetatik 7 etorri dira (zehaztapen gehiago eGela zerbitzuan)
- Etxerako bidalita dagoen menuaren ariketa hau egin dugu. Horretarako, 3. astea | CASE-OF aginduaren adibidea eta kontradibidea artikulua gogoratu eta CASE-OF egitura erabiliz CASE_MenuaZenbakiz.pas iturburu-programa idatzi dugu, non menuaren hiru aukerak hauek diren:
- 1. astea | kaixo mundua!
- 1. astea | erakarpen grabitatorioa
- 1. astea | zeruertzaren urruntasuna kilometroetan
- 1. astea | kaixo mundua!
- Itxura hau 5.2x=7.9 duen ekuazioaren ebazpena
- Itxura hau x=7.13.4 duen ekuazioaren ebazpena
- Dado baten hainbat jaurtiketa (adibidez 4) egin ondoren emaitzen batura
- Ekuazio esponentzialak ebatzi behar ditugunean, ln funtzioa eta exp funtzioa erabiliko ditugu, adibidez:
- Ez ahaztu 5.2x=7.9 bezalako ekuazio esponentziala ebazteko logaritmoa erabil behar dela, hots, logaritmo nepertarra kalkulatzen duen ln funtzio estandarra
- Modu beretsuan, x=7.13.4 bezalako ekuazioak ebazteko ln funtzio estanadarrekin batera exp funtzio estandarra aplika dezakegu
- FOR-TO-DO agindu errepikakorraren adibide batzuk 4. astea | FOR adibideak (1) artikuluan erakusten dira, ezkutaturik dauden adibideak laster argitara emango dira
- FOR-TO-DO agindu errepikakorra erabiliz, iZbk zenbaki osoa eta positiboa teklatuaren bitartez irakurririk, jakingo zenuke liFaktoriala=iZbk! faktoriala kalkulatzen?
- FOR-TO-DO agindu errepikakorra erabiliz, X zenbaki erreala izanik, eta Y zenbaki osoa izanik, jakingo zenuke XY berretura kalkulatzen? Etxerako lana da (adibidez jakingo zenuke 2.15 kalkulatzen)
- FOR-TO-DO agindu errepikakorrari esker batukari bat lortu nahi da, dado bat simulatuko dugu randomize prozedura eta random funtzioa praktikatzeko. Dadoaren programa hau egin dugu: teklatuaren bitartez irakurri iZenbatJaurtiketa jaurtiketen kopurua, eta for-to-do egitura batean dadoaren balioen batukaria lortu, azkenean eta bukatzeko, egindako jaurtiketa guztien rBatezBestekoAritmetikoa emaitza lortu eta pantailaratu
- FOR-TO-DO agindu errepikakorra erabiliz 4. astea | Errusiar Biderketaren Metodoa programatzen ariketa azaldu dugu, zuek 1. kontrola | Errusiar Biderketaren Metodoa zeregin hau erantzun dezazuen
- Datorrren asteko kontrolean ariketa geometriko bat izan daitekeenez 3. astea | triangeluaren azalera izeneko ariketa berriro ikusi dugu eta 3. astea | edozein triangeluaren azalera izeneko ariketa ikusitzat eman dugu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.