5. astea (2024/02/21) laborategi/mintegian egindakoa
- Lehen kontrola egiten dugula zerrenda pasatu dugu. Deitutakoen 18 ikasleetatik 14 etorri dira (zehaztapen gehiago eGela zerbitzuan)
- Blogeko 5. astea | batukari bat kalkulatzen artikuluan planteatzen diren bi ariketak egin ditugu:
- Batukari1.pas kasuan batugaien kopurua datua denez for-to-do kontrol-egitura batekin programa daiteke
- Batukari2.pas kasuan batugaien kopurua ezezaguna denez repeat-until edo while-do kontrol-egitura batekin programatu beharra dago
- 4. astea | WHILE-DO eta REPEAT-UNTIL: Segida baten batukaria ariketa laborategian azaltzeko denborarik ez dugu izan, ariketa interesgarria da WHILE-DO egitura eta REPEAT-UNTIL egitura alderatzen direlako
- Ikasgelan azaldu den 5. astea | Newton-en hurbilketa-metodoa kalkulu-metodoaren haritik, ariketa bati ekin diogu. Hortaz, y=ax2+bx+c funtzioaren ariketari hasiera eman diogu eta ez dugu amaitzeko astirik izan baina oso bideratuta geratu da
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.