| ZER DAKIDAN: Erakarpen grabitatorioa programa egin ondoren, badakit testu bat pantailan idazten. Badakit ere balioak aldagaietan gordetzen eta era desberdineko konstanteak definitzen. ZER IKASIKO DUDAN: sqrt() funtzio estandarra eta sqr() funtzio estandarraikasiko ditut. |
ESKATZEN DEN PROGRAMA
Demagun itsasoaren ondoan gaudela eta urrunera, zeruertzera, begiratzen dugula. Zenbat kilometrotara batzen dira zerua eta itsasoa?
Beste modu batez galdetuta: Zenbat kilometrotara dago ostertza edo zeruertza?
| Irudia handiago ikusteko klik egin bere gainean |
Datuak:
- rAltuera aldagaia, metrotan emandako altuera
- R konstantea, lurraren erradioa 6370 Km
Ezezaguna:
- rDistantzia aldagaia, lortu nahi den distantzia kilometroetan
Kopuru baten erro karratua kalkulatzeko sqrt() funtzio estandarra erabili behar da, adibidez honela (non rDatua) aldagaiak blio ezagun bat duen:
- rErroKarratua := sqrt(rDatua);
Hona hemen programa honen kodea:
{
Demagun itsasoaren ondoan gaudela eta urrunera, zeruertzera, begiratzen dugula.
Zenbat kilometrotara batzen dira zerua eta itsasoa?
Beste modu batez galdetuta: Zenbat kilometrotara dago ostertza edo zeruertza?
Datuak:
rAltuera aldagaia, metrotan emandako altuera
R konstantea, Lurraren erradioa 6370 Km
Ezezaguna:
rDistantzia aldagaia, lortu nahi den distantzia kilometroetan
}
PROGRAM ZeruertzaKilometroetan ;
CONST
R = 6370 ; { Lurraren erradioa Kilometroetan }
VAR
rAltuera, rDistantzia : Real ;
BEGIN
WriteLn('//////////////////////////////////////') ;
WriteLn ;
Write('Eman behatokiaren altuera metroetan: ') ;
ReadLn(rAltuera) ;
rDistantzia := sqrt(sqr(rAltuera) + 2*rAltuera*(R*1000)) ;
WriteLn ;
WriteLn('Zeruertzaren distantzia = ', rDistantzia:0:2, ' m') ;
WriteLn('Zeruertzaren distantzia = ', (rDistantzia/1000):0:3, ' Km') ;
WriteLn ;
WriteLn('//////////////////////////////////////') ;
ReadLn ;
END.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.