2024(e)ko otsailaren 8(a), osteguna

4. astea | FOR adibideak (1)








Hurrengo adibideetan FOR egitura errepikakorra landuko dugu. Adibide guztiak oinarrizkoak direnez  FOR aginduaren barruan ez da izango beste agindu errepikakorrik, horregatik FOR artikulu honek jarraipena izango du beste artikulu batean —4. astea | FOR adibideak (2)— non FOR agindu habiratuak landuko ditugun.

Hauxe da FOR-TO aginduaren ohiko moldea:

Eta hauxe da FOR-DONWTO aginduaren ohiko moldea:

Gogoratu FOR agindu erabili ahal izateko iterazioen kopurua ezaguna izango dela. Iruzkinak:
  1. Iterazioen kopurua kontrolatzeko Kontagailua izeneko aldagaia diskretua izango da (integer datu-mota familiakoa edo char datu-motakoa)
  2. Kontagailua izeneko aldagaiaren hasieraketa FOR aginduan bertan egiten da, Kontagailua aldagaiaren balioa automatikoki inkrementatatzen da TO kasuan (edo dekrementatatzen da DOWNTO kasuan). Kontagailua izeneko aldagaia FOR aginduaren barruan erabil daiteke, baina ezin zaio bere balioa aldatu
  3. Zbk aldagaiak balio ezagunen bat izango du (iterazioen kopurua definitzen duten behemuga eta goimuga aldez aurretik zehazturik daude)
  4. DO markaren ostean ez da banatzailerik (puntu eta komarik) jarri behar
  5. Edozein esleipenetan bezala, hemen ere OrainArtekoa aldagaia balio ezagunen bat izan behar du. Horregatik, lehen iterazioan kalkulu okerrik gerta ez dadin, FOR-TO agindura sartu aurretik OrainArtekoa aldagaiak dagokion hasieraketa behar du (adibide honetan hasieraketa honako hau izango litzateke OrainArtekoa:=1; biderkaketaren neutroa 1 delako)
  6. OrainArtekoa aldagaiari buruzkoa arestian esandakoak balio du ere Zbk aldagaiarako, hots, erabili baino lehenago balio ezagunen bat izan behar duela (Zbk aldagaiaren kasuan balio ezagun hori readLn prozeduraren bitartez eman zaio)



ForBat1.pas
{-----------------------------------------------------------------------------
  iMuga emanda lortu iBatukaria = 1 + 2 + 3 + ... + (iMuga-1) +  iMuga
------------------------------------------------------------------------------}

program Batukaria ;
var
   k, iMuga, iBatugailu : integer ;
begin
   writeln ;
   writeln ;
   
   write('iMuga zenbaki osoa eta positiboa eman: ') ;
   readln(iMuga) ;

   iBatugailu := 0 ;
   writeln('Hasieran iBatugailu = ', iBatugailu) ;
   
   writeln('----------------------------------------------') ;
   for k:=1 to iMuga do
   begin
      iBatugailu := iBatugailu + k ;
      writeln(k, '. iterazioan iBatugailu = ', iBatugailu) ;
   end ;
   writeln('----------------------------------------------') ;
   
   writeln('   Irten ondoren k = ', k) ;
   writeln('Azkenik iBatugailu = ', iBatugailu) ;

   writeln ;
   writeln('=======================') ;
   writeln('RETURN sakatu amaitzeko') ;
   writeln('=======================') ;
   readln ;
end. { PROGRAMAREN BUKAERA }
iBatukaria = 1 + 2 + 3 + ... + (iMuga-1) + iMuga



ForBat2.pas
{-----------------------------------------------------------
  iMuga emanda lortu liBiderkaria = 1 * 2 * 3 * ... * iMuga
-----------------------------------------------------------}  

program Biderkaria ;
var
   k, iMuga : integer ;
   liBatugailu : LongInt ;
begin
   writeln('///////////////////////') ;
   writeln ;
   writeln ;
   write('iMuga zenbaki osoa eta positiboa eman: ') ;
   readln(iMuga) ;

   liBatugailu := 1 ;
   writeln('Hasieran liBatugailu = ', liBatugailu) ;
   for k:=1 to iMuga do
   begin
      liBatugailu := liBatugailu * k ;
      writeln(k, '. iterazioan liBatugailu = ', liBatugailu) ;
   end ;

   writeln('Azkenik liBatugailu = ', liBatugailu) ;

   writeln ;
   writeln('=======================') ;
   writeln('RETURN sakatu amaitzeko') ;
   writeln('=======================') ;
   readln ;
end. { PROGRAMAREN BUKAERA }
iBiderkaria = 1 * 2 * 3 * ... * (iMuga-1) * (iMuga)



ForBat3.pas
iBatukaria = iMuga + (iMuga-1) + ... + 3 + 2 + 1



ForBat4.pas
iBatukaria = -1 -2 -3 -4 - ... -iMuga



ForBat5.pas
iBatukaria = iBeheMuga + (iBeheMuga+1) + ... + iGoiMuga



ForBat6.pas
iBatukaria = 1 + 3 + 5 + ... + (iMuga-2) + iMuga



ForBat7.pas
iBatukaria = +12 -22 +32 -42 +52 -62 + ... ±iMuga2

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.