6. astea (2024/02/28) laborategi/mintegian egindakoa
- Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean 6 etorri dira (zehaztapen gehiago eGela zerbitzuan)
- 6. astea | alfabeto zati bat pantailaratu artikularen bitartez CHAR datu-mota landu dugu. Blogeko 6. astea | ReadKey funtzioa artikulua ikusi dugu ere
- 6. astea | zenbaki edo letra sorta baten maximoa artikularen bitartez maximoa (edo minimoa) zehazteko algoritmoa ikasi dugu. Eskatzen dena: algoritmoak ulertu, programak exekutatu eta emaitzak aztertu
- 6. astea | letrarik hurbilena ariketa planteatu eta egin dugu
- 6. astea | Fibonacci zenbakiak ariketa planteatu eta egin dugu. Hiru bertsio:
- Fibonacciren hainbat zenbaki pantailan idatzi: iZenbat datua teklatuaren bitartez irakurri, Fibonacciren lehen bi zenbakiak FOR agindua baino lehen pantailaratu eta hurrengo zenbakiak banan-banan FOR aginduaren iterazio bakoitzean
- Muga bat emanik Fibonacciren zenbakiak pantailan idatzi: iMuga datua teklatuaren bitartez irakurri, Fibonacciren lehen hiru zenbakiak WHILE agindua baino lehen pantailaratu eta hurrengo zenbakiak banan-banan WHILE aginduaren iterazio bakoitzean
- Muga bat emanik Fibonacciren zenbakiak pantailan idatzi: iMuga datua teklatuaren bitartez irakurri, Fibonacciren lehen bi zenbakiak REPEAT agindua baino lehen pantailaratu eta hurrengo zenbakiak banan-banan REPEAT aginduaren iterazio bakoitzean
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.