4. astea (2024/02/14) etxean egitekoa
Aste honen etxekolana, argi dago, hurrengo asteazkeneko kontrola prestatzea da. Hori dela eta, proiektuaren Informatika ☆ 2023-24 | proiektua blogeko ariketa guztien soluzioak eskuragarri jarri ditut. Ondoko ariketak arretaz aztertu eta ikasi:
- Proiektua | 4. Ariketa: zenbaki errealetik kopuru osora (I)
- Proiektua | 5. Ariketa: zenbaki errealetik kopuru osora (II) (aurrekoaren hedapena da)
- Proiektua | 6. Ariketa: aukera anitzen arteko hautapena
- Proiektua | 7. Ariketa: zenbakien funtzio estandarrak (klasean ikusitakoak soilik)
- Proiektua | 8. Ariketa: errepikapen kopuru ezaguna
3. astetik dakarzkigun ariketak hauek dira:
- 3. astea | triangeluaren azalera izeneko ariketa mintegian hasi genuen eta jarraian aipatzen den hurrengo ariketaren oinarria da
- 3. astea | edozein triangeluaren azalera izeneko ariketaren entregatzea eskatu nizuen
4. aste honi dagozkion berezko ariketak hauek dira:
- iZbk zenbaki osoa eta positiboa izanik, FOR-TO-DO bitartez liFaktoriala=iZbK! faktoriala kalkulatu
- 4. astea | FOR-DO: Faktorialen batukariak izeneko artikuluan ematen diren bi ariketak
- X zenbaki erreala izanik eta Y zenbaki osoa izanik, FOR-TO-DO bitartez XY berretura kalkulatu
- 4. astea | FOR-DO: Berreturen batukariak izeneko artikuluan ematen diren bi ariketak
- 4. astea | Errusiar Biderketaren Metodoa programatzen artikulua ondo ulertuz gero, iazko 1. kontrola | Errusiar Biderketaren Metodoa ariketa programatzeko gai izan beharko zinateke
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.