ESKATZEN DEN PROGRAMA
Demagun lurrazaleko lau leku ditugula, bakoitza hemisferiko banakoa. Lau lekuak hauek dira: 1 Adelaide, 2 Brasilia, 3 Calgary eta 4 Donetsk. Lau leku horiek zenbaki oso baten bitartez identifikatuko ditugu. Zenbaki identifikatzailea teklatuz irakurri eta balioaren arabera, lurrazaleko lekuari dagokion informazioa pantailaratu:
1 identifikatzailea: Adelaide 2 identifikatzailea: Brasilia 3 identifikatzailea: Calgary 4 identifikatzailea: Donetsk |
Esan bezala, CASE-OF batean aukeratzailea balio diskretua izango da beti, ikusi zer gertatzen den 1 eta 2 arteko balio zatigarria aukeratzen bada:
August 6, 2020
LASTER ESKATUKO DEN PROGRAMA
CHAR datu mota ikasiko dugunean, sarrerako datua zenbaki bat izan ordez karaktere bat izango da: A Adelaide, B Brasilia, C Calgary eta D Donetsk. Beraz, ataria identifikatzeko sarrerako datua A, B, C edo D letrak izango dira. Bide batez, laster eskatuko den programa horretan, clrscr prozeduraren bitartez, pantaila garbitzen ikasiko dugu ere.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.