2024(e)ko otsailaren 19(a), astelehena

5. astea | Newton-en metodoa, erro karratua eta erro kuboa

Newton-en hurbilketa-metodoa √n eta ∛n kalkulatzeko

5. astea | Newton-en metodoa bigarren graduko edozein parabolarekin azaldutako ariketa erabiliko dugu zenbaki baten erro koadroa kalkulatzeko, baldin eta ax2+bx+c parabolaren koefizienteak egokiak badira.
ax2+bx+c parabola orokorraren koefizienteak hauek izanik:
  • a=1
  • b=0
  • c=-n
Ateratzen den ekuazioa x2-n=0 da (edo x2=n).
Ondorioz, x erroa n-ren erro karratua x=∓√n izango da.

Esate baterako, alboko irudian ikusten den bezala c=-2 denean, ekuazioa x2-2=0 da (edo x2=2). Horregatik x erroa, 2-ren erro karratua x=∓√2=∓1.4142 izango da.


Newton–Raphson metodoa (Newton-en metodo gisa ere ezagutzen dena) zenbakizko analisi-metodo bat da. Metodo honek funtzioen erro gero eta hobeak lortzen ditu, hau da, funtzioa zero egiten duen x balioa bilatzen du. Beste modu batez esanik, funtzioak OX ardatza mozten duen balioa (funtzioaren erroa) ematen du Newton–Raphson metodoak. Algoritmoa erroaren hurbilketa batekin hasten da eta urrats bakoitzean erroaren hurbilketa hobea lortzen du.

Aldagai bakarreko funtzio errealen kasuan honakoa da metodoa:
Izan bedi ƒ funtzioa x errealentzat definitua, eta izan bedi ƒ' bere deribatua. Erroaren hasierako hurbilketa bat behar dugu, x0. Erroaren hurbilketa horretan oinarrituz hurbilketa hobea izango den x1 honelaxe lortzen da:
Iterazioak eginez, n+1 hurbilketa n hurbilketan oinarritzen da formula honen arabera:
Formula horren zergatia geometrikoki adieraz daiteke. Hurrengo irudiko lerro urdina  f(x) funtzioa da, eta lerro zuzen gorria f(x) funtzioaren tangentea (xn, f(xn)) puntuan:
Berde koloreko distantziari hobekuntza deitzen badiogu, orduan alfa angeluaren tangentea f(xn)/hobekuntza litzateke, baina tangente hori f(x) funtzioaren deribatua (xn, f(xn))puntuan da, lerro zuzen gorriaren malda alfa angeluaren tangentea da. Horregatik:
tag(alfa)= f(xn)/hobekuntza   eta aldi berean   tag(alfa)=malda= f'(xn)
beraz    f'(xn)= f(xn)/hobekuntza     (non  hobekuntza=xn-xn+1)
f'(xn)= f(xn)/(xn-xn+1)    nondik    xn-xn+1= f(xn)/f'(xn)
xn+1 = xn f(xn)/f'(xn)


n zenbaki erreal positibo baten erro koadroa kalkula dezagun. Hona hemen, Newton–Raphson metodotik eratorren formula:
xn+1 = xn f(xn)/f'(xn)

n ezaguna izanik x lortu:    x = √n
x2 = n
x2—n = 0

f(x) = x2—n
f'(x) = 2x

xi+1 = xi f(xi)/f'(xi)
xi+1 = xi - (xi2—n)/2xi



Programaren zuzentasuna konprobatzeko sqrt() funtzio estandarra aplika daiteke.






n zenbaki erreal positibo baten erro kubikoa kalkula dezagun. Hona hemen, Newton–Raphson metodotik eratorrren formula:

Ikusi makusi... ...programa. Programaren zuzentasuna konprobatzeko logaritmoak hartu beharko dira:

x3 = n       x = n1/3     ln(x) = ln(n1/3)      x = exp(ln(n1/3))      x = exp(1/3·ln(n))




Iturburu-programak argitaratu aurretik, lagungarria izan daitekeelako, har itzazu programa exekutagarriak eGela zerbitzuko Newton.exe delako karpetatik:
  • NewtonKarratua.exe
  • NewtonKuboa.exe

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.