Ariketa:
A, B eta C puntuak teklatutik irakurri. A, B eta C puntuek osatzen duten triangeluaren azalera lortu.
A eta B puntuak OX ardatzean daude (fAy eta fBy koordenatuek zero balio dute).
A eta B puntuei dagozkien x koordenatuak positiboak dira eta desberdinak euren artean, hots, A eta B ez direlako puntu bera fAx eta fBx koordenatuak desberdinak izango dira elkarrekiko.
C puntua edozein tokitan egon daiteke OX ardatzean izan ezik. Triangeluaren azalera positiboa izango da fCy koordenatua positiboa izatean, eta azalera negatiboa izango da fCy koordenatua negatiboa izatean. Triangeluaren azalera kalkulatzeko garrantzirik du fCx koordenatuak?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.