1. astea (2024/01/24) etxean egitekoa
- Konpiladorea instalatu zuen etxeetako ordenagailuetan. Horretarako, joan blog honetako Konpiladorearen ingurunea artikulura eta hiru aukera izango dituzue programa hartzeko. Bestela joan eGela zerbitzuko BALIABIDEAK atalera eta bertatik eskuratu:
- Programa hauek ulertzen dituzula ziurtatu:
- 1. astea | kaixo mundua!
- 1. astea | datu konstanteak formatuarekin pantailan idatzi
- BatuBi.pas programa
- Aurreko programa horiek ulertzen badituzu, ondoko hauek programatzeko gai zara:
- Aurreko adibideak begiratu gabe ondoko hau egin: Blogean argitaratutako 1. astea | Programa baten egitura izeneko artikulutik abiatura LaukizuzenarenAzalera programa egin dugu: zenbaki osoak lantzen dituen programa (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien emaitza kalkulatu ondoren bere balioa pantailan erakutsi). Programa horren baliokidea den TriangeluarenAzalera ariketa egizu (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri rOinarria eta rAltuera, eta datu horiei dagokien triangeluaren azalera pantailan erakutsi), baina zenbaki errealekin lan eginez
- 1. astea | programa baten egitura artikuluaren bukaeran aipatzen diren autoebaluazio bi zereginak erantzun:
- Autoebaluazioa: Esleipen agindua ikasten (I) seguruenik lehen hau jakingo duzu egiten
- Autoebaluazioa: Esleipen agindua ikasten (II) seguruenik bigarren honekin zalantzak izango dituzu hurengo asteko gaia delako
- Laborategi lehen saioan ikusi denaren gehiena Lengoaia ikasteko lehen urratsak izeneko blog-sarreran bilduta dago
- Astia badaukazu Nola EZ egin programazio-praktikak (kontra-aholkuak) izeneko blog-sarreran aipatzen den artikulua irakur ezazu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.