2024(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena

1. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 1. astea (2024/01/24) laborategi/mintegian egindakoa

  • Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen 18 ikasleetatik 10 ez dira etorri (zehaztapen gehiago eGela zerbitzuan)
  • Irakasgaiaren antolaketa berretsi dugu ikasketa-bektorea gogoratuz:
  • Eskola
    mota
    Magistralak
    (32. taldea)
    Laborategiak
    (hiru azpitalde)

    Ikasgelako orduak
    30 (astero 2 ordu)
    30 (astero 2 ordu)
        60    
    Gainerako orduak
    30 (astero 2 ordu)
    60 (astero 4 ordu)
        90    
    Guztira: 150 ordu
    60
    90
       150    
  • Makina digitalen egitura aipatu dugu:
    • Hardwarea
    • Sistema eragilea
    • Aplikazioak
  • Etxean egin dituzun programak laborategira ekartzeko, edo alderantziz, laborategiko ordenadorean garatutakoa etxekora eramateko, bide desberdinak daude eta ene ustez jarraian deskribatzen diren lehen biak hirugarrena baino egokiagoak dira, edozein kasutan transferitu behar dituzun fitxategiak iturburu-programak dira (.pas luzapena dituzten fitxategiak):
    • Google Drive erabili bertan karpetak sortuz eta zure programak haietan kokatuz
    • DropBox erabili bertan karpetak sortuz eta zure programak haietan kokatuz
    • ePosta erabili zure buruari mezu bat bidaliz eta programak mezuari erantsiz
    Edozein kasutan ere, astero honelako zeregin bat zure eskura izango duzu 1. saioan egindako programak egin duzun lana gorde ahal izateko
  • Laborategiko ordenagailuetan konpiladorearen aplikazioa non dagoen (zein karpetatan) ikusi dugu:
    • Bere laburbide bat mahaigainean sortu dugu
    • PAS luzapeneko fitxategiak konpiladorearekin irekitzea ezarri dugu
  • Laukizuzen baten azalera lortu: LaukizuzenarenAzalera programa egin dugu, zenbaki osoak lantzen dituen programa (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien emaitza kalkulatu ondoren bere balioa pantailan erakutsi). Programa horren baliokidea den BatuBi ariketa programa ezazu baina zenbaki errealekin (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien batura pantailan erakutsi)
  •  Etxerako lana : Praktikako blogean argitaratutako 1. astea | erakarpen grabitatorioa izeneko ariketa programatzeko gai zara, aurreko LaukizuzenarenAzalera programaren bezalakoa baita
  •  Etxerako lana : Praktikako blogean argitaratutako 1. astea | zeruertza kilometroetan izeneko artikulutik abiatuta, zenbaki errealak lantzen dituen programa hori aztertu eta identifikatu zuretzat, une honetan, berriak diren elementuak
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.