Dakigunez, hauxe da Proiektua_32_2 bezero-programa gidatzeko erabiliko den menua eta une honetan K aukerari dagokiona azalduko dugu:
============================================================================= | MENUA | ============================================================================= | A. Kromo guztien informazioa erakutsi (MAIATZEKO AZTERKETA) | | B. Falta diren kromoak zerrendatu (MAIATZEKO AZTERKETA) | | C. Kromo bat sartu (MAIATZEKO AZTERKETA) | | D. Kromo bat trukatu (MAIATZEKO AZTERKETA) | | E. Jokalari baten informazioa erakutsi (MAIATZEKO AZTERKETA) | | F. Ale kopuruekin fitxategia eguneratu (MAIATZEKO AZTERKETA) | |---------------------------------------------------------------------------| | G. 4 toki-arrayak sortu eta ikusi (UZTAILEKO AZTERKETA) | | H. Taldearen konfigurazioa hautatu (UZTAILEKO AZTERKETA) | | I. Taldea osatu eta bere puntuazioa kalkulatu (UZTAILEKO AZTERKETA) | |---------------------------------------------------------------------------| | J. Bilduma-fitxategitik kromo bat kendu eta beste kromo bat txertatu | | K. Lau fitxategi sortu: atezainak, atzelariak, erdilariak, aurrelariak | |---------------------------------------------------------------------------| | L. Amaitu | ============================================================================= Zure aukera: |
Baina K aukeraren helburua hobeto ulertzeko K_aukera.exe programa exekutagarria ematen da Windows sistema baterako, non bukaeran Futbolariak.DAT datu-fitxategi antolatu bat lortzen den. Lanak, funtsean, bi zeregin ditu:
- zeregina, fitxategi batetik beste fitxategi partzial batzuk lortu
- zeregina, fitxategi batzuk fitxategi bakar batean bildu
K aukeran biltegi-fitxategiarekin lan egingo da lau fitxategi berri sortzeko. K aukerak badu antzekotasunik G aukerarekin, baina azken honek arrayekin lan egiten du eta K aukerak fitxategiekin.
Sortuko diren lau fitxategi berrien izenak hauek izango dira:
- Atezainak.DAT biltegi-fitxategiko atezain guztien bi datu (izena eta taldea) gordetzen ditu
- Atzelariak.DAT biltegi-fitxategiko atzelari guztien bi datu (izena eta taldea) gordetzen ditu
- Erdilarak.DAT biltegi-fitxategiko erdilari guztien bi datu (izena eta taldea) gordetzen ditu
- Aurrelariak.DAT biltegi-fitxategiko aurrelari guztien bi datu (izena eta taldea) gordetzen ditu
Lau fitxategi berrien elementu bakoitza bi posizioko array bat izango da, arrayaren lehen posizioan jokalariaren sIzena katea doa, eta arrayaren bigarren posizioan jokalariaren sTaldea katea gordetzen da (biak tsKate25 datu-motakoak). Suposa daiteke arrayaren luzera maximoa MAX=120 dela.
Hona hemen Atezainak.DAT fitxategiaren balizko irudi bat:
K aukeran eskatzen dena hobeto ulertzeko K_aukera.exe programa exekutagarria ematen da Windows sistema baterako. Honi esker eskuratzen dira Atezainak.DAT, Atzelariak.DAT, Erdilariak.DAT eta Aurrelariak.DAT emaitzak. Adibidez, Atezainak.DAT fitxategia lortzeko eta erakusteko programa nagusiko deiak ondoko hauek izan daitezke:
{===========================================================================} 'K': begin clrscr; textcolor(LightRed); writeln('Bilduma-fitxategitik abiatuta lau fitxategi berri sortuko dira.'); writeln('Fitxategi berrien elementuak bi posizioko arrayak izango dira.'); textcolor(LightGray); writeln; { 1. ZEREGINA } sFitxIzenAtezain := sBIDEA + 'Atezainak.DAT'; writeln; BildumakoDatuBatzukFitxategiBatera(sFitxIzen, 'Atezaina', sFitxIzenAtezain); writeln('ATEZAINAK':30); writeln('---------':30); writeln; PostuBatekoFitxategiaIkusi(sFitxIzenAtezain); (* berdin gainerako hiru fitxategiekin *) { 2. ZEREGINA } writeln; sFitxIzenPostuak := sBIDEA + 'Futbolariak.DAT'; LaurakBildu(sFitxIzenAtezain, sFitxIzenAtzelar, sFitxIzenErdilar, sFitxIzenAurrela, sFitxIzenPostuak); PostuenAraberaIkusi(sFitxIzenPostuak); end; {===========================================================================}
Behin lau fitxegiak lortu ondoren (Atezainak.DAT, Atzelariak.DAT, Erdilariak.DAT eta Aurrelariak.DAT), laurak fitxategi bakar batean bildu ordena jakin bat jarraituz: lehenik atezainak, gero atzelariak, ondoren erdilariak eta azkenik aurrelariak.
Azken helburuko fitxategiaren izena Futbolariak.DAT izan dadila eta bere edukia pantailaratzean ondokoa ikusiko litzatezke PostuenAraberaIkusi() prozedurari esker (non azalpena argiagoa izan dadin zelaiko postuak kolorez bereizi diren). Zuek, zuen proiektuan kolorerik ez erabili:
=============================================================================
| POS. IZENA TALDEA |
=============================================================================
| 0 AITOR Osasuna |
| 1 REMIRO Erreala |
| 2 SERGIO H. Osasuna |
| 3 LEKUE Athletic |
| 4 LE NORMAND Erreala |
| 5 ARIDANE Osasuna |
| 6 BALENZIAGA Athletic |
| 7 VIVIAN Athletic |
| 8 GOROSABEL Erreala |
| 9 SANCET Athletic |
| 10 AIMAR Osasuna |
| 11 ZUBIMENDI Erreala |
| 12 MONCAYOLA Osasuna |
| 13 MUNIAIN Athletic |
| 14 ILLARRA Erreala |
| 15 BUDIMIR Osasuna |
| 16 TAKE Erreala |
| 17 I. WILLIAMS Athletic |
| 18 OYARZABAL Erreala |
| 19 ZARRAGA Athletic |
| 20 AVILA Osasuna |
=============================================================================
Bilduma osoaren kromo kopurua: 21
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.