2024(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

12. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 12. astea (2024/04/17) laborategi/mintegian egindakoa

  • Zerrenda pasatu dugu eta deitutakoen 19 ikasleetatik 6 etorri dira (zehaztapen gehiago eGela zerbitzuan)

Gaurko helburua bikoitza da:

  1. Erregistroen arrayekin lan egitea 
  2. Erregistroen fitxategi bat sortzea 

Baina fitxategiekin lan egin aurretik, ikas dezagun fitxategien sistema nola antolatzen da Windows sistema eragilean:  

  • Cmd eta PowerShell (edo Komandoen Gonbita edo kontsola), bi komando ikasi ditugu:
    • dir
    • cd
  • Diskoaren antolaketa: Karpetak eta fitxategiak  


Erregistroen array bat
  • Erregistroen array baten adibidea egin dugu. Konkretuki 11. astea | erregistroen bektore baten elementuak ezabatu artikulutik abiatuta, zerbait laburrago egin dugu. Bi eremu (sIzena katea eta iAdina zenbaki osoa) dituen erregistroetako arrayarekin lan egin dugu eragiketa hauek burutuz:
    1. Zerrenda datuz bete (errazagoa izan dadin elementuen izenak errepika daitezke)
    2. Zerrendaren edukia pantailaratu
    3. Ikasle bat bilatu eta bere informazioa pantailaratu
    4. Adin guztien batezbesteko aritmetikoa kalkulatu
    5. Hainbat elementu zerrendatik ezabatu (bietariko bat egin dugu):
      • Adin txikiko elementuak (media baino txikiagoak direnak) zerrendatik kendu, ondorioz hasierako zerrenda aldatua suertatuko da
      • A edo a letratik hasten diren izenen elementuak zerrendatik kendu, ondorioz hasierako zerrenda aldatua suertatuko da
    6. Zerrenda berriaren edukia pantailaratu


Erregistroen fitxategi bat
  • Erregistroen fitxategi bat (bi eremu: sNor katea eta rNota zenbaki erreala) sortu dugu eta ondoren bere edukia pantailan erakutsi dugu. Hona hemen programaren kodea urratsez-urrats azalduta:
program ErregistroenFitxategiaSortuEtaIkusi;

type
   tsKate249 = string[249];   { fitxategiaren izena luzea izan daitekeelako }
   tsKate15 = string[15];
   trdIkaslea = record
                   sNor: tsKate15;
                   rNota: real;
                end;
   tfrdIkasleak = file of trdIkaslea;


{ sFitxIzen katea ezaguna da programa nagusian eta prozedura honetan  } 
{ izena ez da aldatuko, horregatik sarrerako parametroa da prozeduran }
procedure FitxategiaSortuEtaBete(sFitxIzen: tsKate249);
var
   f: tfrdIkasleak;        // file datu-motako aldagaia
   rdElem: trdIkaslea;     // fitxategiaren elementua
begin
end;


{ sFitxIzen katea ezaguna da programa nagusian eta prozedura honetan  } 
{ izena ez da aldatuko, horregatik sarrerako parametroa da prozeduran }
procedure FitxategiaIkusi(sFitxIzen: tsKate249);
var
   f: tfrdIkasleak;        // file datu-motako aldagaia
   rdElem: trdIkaslea;     // fitxategiaren elementua
begin
end;


{=============Programa nagusia eta programa nagusiko aldagaiak=============}
var
   sFitxIzen: tsKate249;
begin
   writeln;
   writeln('Eman fitxategiaren izena, adibidez (C:\NereKarpeta\31Taldea.dat): ');
   readln(sFitxIzen);
   writeln('===>', sFitxIzen, '<===');

   writeln;
   writeln('Fitxategiaren datuak jasotzen...');
   FitxategiaSortuEtaBete(sFitxIzen);
   writeln;

   writeln('Fitxategiaren datuak:');
   FitxategiaIkusi(sFitxIzen);

   writeln;
   writeln('=======================');
   writeln('RETURN sakatu amaitzeko');
   write  ('=======================');
   readln;
end. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.