| DEFINIZIOA FILE datu-mota edo fitxategi datu-mota informazio homogeneo gordetzen duen bilduma bat da. Datu-mota bera duten osagaien multzo bat da fitxategia eta disko zein zintetan egon ohi da. Fitxategia diskoan identifikatzeko STRING bat erabiliko dugu. Fitxategiek array linealekin zerikusia dutelako jarraian datu-mota biren arteko alderaketa egingo dugu:
| ||||||||||||||||||
ESKEMA
Hona hemen zenbaki errealak gordetzen dituen array baten eta fitxategi baten eskemak: Fitxategiaren eskeman agertzen den egituran, lehenengo kontroleko notak diruditen zenbaki errealak biltzen dira eta lehenago esan dugun bezala memoriatik kanpo aurkitzen da. Memoriatik kanpo dagoen egitura horri fitxategi fisiko deritzo eta hura lantzeko beharrezkoa da FILE datu-motako frFitxategia aldagaia, FILE datu-motako frFitxategia aldagaiari fitxategi logiko esaten zaio eta aldagai guztiak bezala memorian kokaturik aurkitzen da. | ||||||||||||||||||
| DATU-MOTA SORTZEN Zenbaki errealak gordetzeko fitxategiekin lan egiteko, lehenik FILE datu-mota bat deklaratuko dugu eta gero frFitxategia aldagaia sortuko dugu. Baina, diskoan dagoen fitxategiak izen bat du eta horregatik STRING bat erabili beharko dugu ere:
Zein datu-motako elementuak izan ditzake fitxategiak? Edozein datu-motako elementuak gorde ditzake fitxategi batek? Bai eta ez. Jarraian ematen diren definizioak zuzenak dira:
Baina hemen ematen diren bi datu-motetatik bigarrena okerra da, fitxategi batek ezin duelako beste fitxategi bat barneratu:
| ||||||||||||||||||
| FITXATEGI LOGIKOA ETA FITXATEGI FISIKOA Zenbaki errealak gordetzeko fitxategiekin lan egiteko, lehenik FILE datu-mota bat deklaratuko dugu eta gero frFitxategia aldagaia sortuko dugu. Baina, diskoan dagoen fitxategiak izen bat du eta horregatik STRING bat erabili beharko dugu ere:
Diskoan dagoen informazioa atzitu ahal izateko sFitxIzenBat aldagaia erabiliko dugu eta fitxategiarekin lan egiteko frFitxategiBat aldagaia (FILE datu-motatakoa) beharko dugu. Bi aldagaiak, noski, konputagailuaren memorian kokatzen dira. Baina, diskoan dauden fitxategiaren datuak ez dira kokatzen konputagailuaren memorian. Diskoan kokaturik dagoen egiturari fitxategi fisiko esango diogu. Adibidez, zenbaki errealak biltzen dituen Datuak.dat izeneko egiturari fitxategi fisiko esaten diogu eta hona hemen bere balizko eskema bat: | ||||||||||||||||||
|
Fitxategi fisikoan, diskoan, dagoen datu bat memoriara ekartzeko irakurketa bat egin behar da. Demagun frFitxategiBat aldagaia (FILE datu-motatakoa) daukagula eta assign(frFitxategiBat, sFitxIzenBat) bitartez uztartu egin dugula 'Datuak.dat' izena duen diskoko fitxategiarekin. FILE datu-motako frFitxategiBat aldagaia behar da Datuak.dat fitxategitik datu bat irakurtzeko: read(frFitxategiBat, rElem);Non rElem memorian dagoen aldagaia den eta fitxategiko datua jasoko duen. Ikusi eskema: Irakurketa bakoitzeko elementu bakar bat irakur daiteke, fitxategiaren erakusleak adierazten duen elementua hain zuzen ere. Irakurketa gertatu ondoren erakusleak aurrera egiten du. | ||||||||||||||||||
|
Memorian dagoen datu bat diskoan gordetzeko, idazketa bat egin beharko da diskoan. Demagun lehen bezala, daukagun frFitxategiBat aldagaia uztartu dugula 'Datuak.dat' izena duen diskoko fitxategiarekin. Memorian aurkitzen den rElem aldagaian 7.05 datua dago. Honela idazten da datu hori fitxategi batean, lehen bezala frFitxategiBat aldagaiaren bitartez: write(frFitxategiBat, rElem);Memorian dagoen rElem aldagaiaren edukia fitxategian idatzi. Ikusi eskema: Hasieran, fitxategia hutsik egon da (fitxategiaren amaierako marka 0 posizioan dagoelako) horregatik fitxategiaren erakuslea 0 posizioan kokaturik egon da. Idazketa burutu ondoren, datu berri bat dago fitxategian eta erakusleak aurrera egiten du 1 posizioan kokatuz. rElem aldagaiaren edukia berriztuz eta bigarren idazketa bat eginez gero, egoera honako hau izango litzateke, ikusten denez fitxategia luzatu egiten da elementu berri bat daukalako: Baina hirugarren idazketa bat egin aurretik fitxategiaren erakuslea tokiz aldatzen badugu (horretarako seek prozedura erabili behar da), adibidez dagoen tokitik bat atzera egin dezala erakusleak, orduan idazketaren emaitza bestelakoa da. Izan ere, fitxategiaren elementua ordezkatzen du fitxategia luzatu gabe. Beraz, hau da erakuslea posizio bat atzeratzeko agindua seek(frFitxategiBat, filepos(frFitxategiBat)-1) eta hurrengo idazketa burutu aurretiko egoera irudi honetan erakusten da: Hurrengo idazketa gauzatu osteko irudia: Ikusten da rElem aldagaiaren edukia berria 5.91 dela eta erakusleak posizio bat atzera egin duela (2-tik 1 posiziora). Idazketa orain burutzean, elementu berria 1 posizioan gordeko da. Idazketa burutu ondoren: elementu berriak zaharra ordezkatu du, erakusleak aurrera egin du (2 posizioan kokatuz), eta, ondorioz fitxategiaren luzera ez da aldatu. Ikusi ere Fitxategiak: non gaude? artikulua. | I | | ||||||||||||||||
|
Fitxategiekin trebatzeko adibide-ariketa batzuk prestatu dira. Adibide-ariketak bederatzi dira eta exekutatu aurretik agindu hauek jarraitu:
| ||||||||||||||||||
|
Fitxategiak lantzen dituen errutinak idaztean aukera bi izango ditu programatzaileak, fitxategi logikoa bidaltzea azpiprogramara (file datu-motako aldagaia) edo bestela fitxategi fisikoaren izena igortzea azpiprogramara (string datu-motako aldagaia).
Guk bigarren bidea erabiliko dugu, hots, azpiprogrametara fitxategi fisikoaren izena bidaliko dugu string aldagai baten bitartez. Kontutan izan dezagun, nahiz eta azpiprogramaren barruan fitxategia aldatua izan, bere izena aldatzen ez den bitartean parametroa sarrerakoa izango dela (baliozko parametroa alegia).
Fitxategiaren izena kate bat da eta gogoratu string datu-mota sinplea dela. Horregatik, azpiprograma batean honela agertuko da jokamoldearen arabera:
| ||||||||||||||||||
|
Hurrengo puntuetan fitxategien gaineko zenbait eragiketa azalduko dugu, eragiketok beti azpiprogrametan gauzatuko ditugu eta horrela programa konplexu batetarako oinarrizko software zatiak izan daitezke.
Erregistroen fitxategiak landuko ditugu. Beraz hemendik aurrera honelako definizioa sarritan ikusiko dugu, non fitxategiaren elementuaren oinarria hiru eremuko erregistroa den:
Hiru eremu dira eta aurrerago ikusiko dugunez, haien arteko ordena erlatiboa garrantzizkoa da. Hau da, lortzen den datu-fitxategiaren elementu bakoitza tsKate49-byte-real ordena hori jarraituz gordetzen da fitxategian. FitxategiaSortu.pas adibidean fitxategi berri bat sortu eta trdFitxa datu-motako erregistroak fitxategian gordetzen dira. FITXATEGIAREN EXISTENTZIA FitxategiaSortuFitxategiaIkusi.pas adibidean existitzen ez den fitxategia sortzen da, ala prozesatu egiten da lehendik existitzen bazen. Gogoratu ere lehenago ikusi dugun 3FitxategiarenExistentzia.pas adibidea eta 9FitxategiakEtaParametroak.pas adibidea non fitxategi baten existentzia aztertzen den fileexists funtzioa erabiliz. FITXATEGI OSOA PROZESATU Fitxategiaren elementu guztiei eragiketa bera aplikatzen zaion kasua da hau, adibidez:
BILAKETA FITXATEGIAN BilaketaFitxategian.pas izeneko adibidean sIzenDeiturak eremuari dagokion datu bat irakurtzen da programa nagusian, ondoren funtzio batean datu horren bilaketa gauzatzen da. Funtzio baten bitartez itzuli elementuaren posizioa fitxategian, elementua ez badago itzuli -1 marka. GEHIKETA FITXATEGIAN GehiketaFitxategian.pas izeneko adibidean fitxategi bati elementu berri bat gehitzen zaio (fitxategiaren bukaeran, noski). FITXATEGIAREN DATU BATEN ALDAKETA DatuBatenAldaketa.pas izeneko adibidean ikasle bati dagokion rNota eremuko balioa aldatu behar zaio. Lehenik, aldatu behar den elementuaren bilaketa egiten da eta gero aldaketa gauzatzen da. Baina kontuz, nahiz eta elementuaren eremu bakarra aldatu nahi izan, fitxategitik irakurtzean edo fitxategian idaztean elementu osoa prozesatzen da. FITXATEGIAN ELEMENTU BAT TARTEKATU Eragiketa hau egiteko array laguntzaile bat erabiliko dugu (ikusi hurrengo bi atalak: F→A eta A→F). Gogoratu arrayen algoritmoak, konkretuki Txertaketa (arrayaren k posizio ezagun batean elementu berri bat txertatu edo tartekatu). Hauxe da DatuBatenTxertaketa.pas izeneko adibidea. FITXATEGITIK ELEMENTU BAT KENDU Kendu beharreko elementua azkena bada truncate prozedura aplika dezakegu, gainerako kasuetan array laguntzaile bat erabiliko dugu (ikusi hurrengo bi atalak: F→A eta A→F). Bi bide:
FITXATEGITIK ELEMENTU BATZUK KENDU Kendu beharreko elementuek baldintza bera betetzen dute. F→A prozesua egitean kendu behar ditugun elementuak saihestu (ez pasatu) fitxategitik arrayra. Hauxe da DatuBatzuenEzabaketa.pas izeneko adibidea. F → A algoritmoan informazioa diskoko fitxategi batean dago eta memoriako array batera eraman nahi da. Ikusi FitxategitikArrayra.pas programa non C:\Tokia\ karpetako fitxategi batetik abiatuta memoriako array bat elikatzen duen. Programaren zatirik interesgarriena prozedura hau da:
A → F algoritmoan informazioa memoriako array batean daukagu eta diskoko fitxategi batera igaro nahi da. Aurreko F→A programa ikusirik, erraz ulertzen da array batean daukagun informazioa fitxategi batera eramateko prozedura hau:
| ||||||||||||||||||
|
Landu edo prozesatu nahi dugun fitxategiaren barne egitura eta fitxategi horri dagokion programaren datu-motak elkar estuki lotuta daude. Ezin da edozein fitxategi edozein programaren bitartez prozesatu. Hiru iruditan azal dezagun. 0. C:\31_Taldea.dat datu-fitxategiarekin lan egingo dugu, eta ondoko programek prozesuatuko dute C:\31_Taldea.dat datu-fitxategia:
1. Esate baterako, har eta exekuta dezagun gorago erakutsi den FitxategiaSortu.pas programa zeinek honelako egituradun fitxategia sortzen duen: type
tsKate49 = string[49];
trdFitxa = record
sIzenDeiturak: tsKate49;
byDeialdia: byte;
rNota: real;
end;
tfrdFitxategi = file of trdFitxa;
2. Orain gorago ikusitako FitxategiOsoaProzesatu1.pas programaren bitartez C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategi hori prozesatuko dugu. Ez ahaztu FitxategiOsoaProzesatu1.pas programak dituen datu-motak hauexek direla: type
tsKate49 = string[49];
trdFitxa = record
sIzenDeiturak: tsKate49;
byDeialdia: byte;
rNota: real;
end;
tfrdFitxategi = file of trdFitxa;
3. Gorago ikusitako FitxategiOsoaProzesatu1.pas programari aldaketa txiki bat egingo diogu FitxategiOkerraOsokiProzesatu.pas deituz. Programa bien arteko aldea bi eremuen ordenan datza (lehenik rNota eta ondoren byDeialdia). Programa berriak dituen datu-motak hauexek dira: type
tsKate49 = string[49];
trdFitxa = record
sIzenDeiturak: tsKate49;
rNota: real;
byDeialdia: byte;
end;
tfrdFitxategi = file of trdFitxa;
Goiko irudian argi dago emaitza okerra dela. Zergatik? C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategiaren barne egitura eta FitxategiOkerraOsokiProzesatu.pas programaren datu-motak bat ez datozelako. | ||||||||||||||||||
| DATU-FITXATEGI BAT LANTZEKO PROGRAMAK (II) Ikusi dugu prozesatu nahi dugun fitxategiaren barne egitura eta dagokion programaren datu-motak elkar estuki lotuta daudela. Baina zer neurriraino? Jarraian datu-moten identifikadoreak mintzagai ekarriko ditugu, erakutsiko dugu datu-moten identifikadoreen izenak garrantzitsuak ez direla. Hots, erregistro baten eremuen ordena zaintzea ezinbestekoa dela; horrez gain, ezinbestekoa direla ere datu-moten tamainak eta izaerak. Erregistroekin ari garela, bere eremuen ordena eta datu-motak berdin-berdinak izan behar dira fitxategiaren barne egituran eta hura prozesatzeko programaren datu-motetan. Lehen bezala hiru iruditan azalduko dugu. Lehen bi irudien datu-motak berdinak dira eta hirugarren irudirako datu-moten identifikadoreak moldatu ditugu. 1. eta 2. Jarraian erakusten dira FitxategiaSortu.pas programak zer datu-motak erabiltzen dituen, eta FitxategiOsoaProzesatu1.pas programak datu-mota berberak erabiltzen dituenez C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategiaren edukia bistaratzeko ez da arazorik izango. Guk aukeratutako identifikadoreak beltzez adierazi ditugu: type
tsKate49 = string[49];
trdFitxa = record
sIzenDeiturak: tsKate49;
byDeialdia: byte;
rNota: real;
end;
tfrdFitxategi = file of trdFitxa;
3. FitxategiOsoaProzesatu1.pas programa aldatuko dugu FitxategiOsoaProzesatu1_ALDATUA.pas sortuz. Aldaketaren zioa identifikadore berriak asmatzea da, honako hauek aukeratu ditugu: program FitxategiOsoaProzesatu1_ALDATUA;
type
tsKate99 = string[99];
tsKate49 = string[49];
trdFitxa = record
sNor: tsKate49;
byDeialdiZenbakia: byte;
rKalifikazioa: real;
end;
tfrdFitxategi = file of trdFitxa;
Identfikadore berrien datu-motak irudi honetan jaso dira: FitxategiaSortu.pas programaren bitartez C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategia sortu ondoren FitxategiOsoaProzesatu1_ALDATUA.pas exekutatu eta datuak ondo ikusiko dira: | ||||||||||||||||||
Informatika irakasgaiaren web gune osagarria: 2023-24 ikasturtearen 32. taldeko 2. azpitaldea
2024(e)ko apirilaren 23(a), asteartea
FILE datu-mota
2024(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena
12. ASTEA | etxerako lana
- 12. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena zuk zeuk etxean, zure ordenagailuan, errepika ezazu. Fitxategiaren ariketa hau izan da:
program ErregistroenFitxategiaSortuEtaIkusi;
const
sBIDEA = 'C:\NereKarpeta\';
type
tsKate249 = string[249]; { fitxategiaren izena luzea izan daitekeelako }
tsKate15 = string[15];
trdIkaslea = record
sNor: tsKate15;
rNota: real;
end;
tfrdIkasleak = file of trdIkaslea;
{ sFitxIzen katea ezaguna da programa nagusian eta prozedura honetan }
{ izena ez da aldatuko, horregatik sarrerako parametroa da prozeduran }
procedure FitxategiaSortuEtaBete(sFitxIzen: tsKate249);
var
f: tfrdIkasleak;
rdElem: trdIkaslea;
iKont: integer;
iZenbat: integer;
begin
assign(f, sFitxIzen); { fitxategia uztartu }
rewrite(f); { fitxategia sortu eta existitzekotan datuz hustu }
repeat
write('Zenbat ikasle dira? ');
readln(iZenbat);
until iZenbat > 0;
for iKont:=1 to iZenbat do
begin
write(iKont:10, '. ikaslearen izena eman: ');
readln(rdElem.sNor); { erregistroaren eremu bat teklatuz irakurri }
write(iKont:10, '. ikaslearen nota eman: ');
readln(rdElem.rNota); { erregistroaren eremu bat teklatuz irakurri }
write(f, rdElem); { elementu bat (erregistro bat) fitxategia idatzi }
end;
close(f); { fitxategia itxi }
end;
{ sFitxIzen katea ezaguna da programa nagusian eta prozedura honetan }
{ izena ez da aldatuko, horregatik sarrerako parametroa da prozeduran }
procedure FitxategiaIkusi(sFitxIzen: tsKate249);
var
f: tfrdIkasleak;
rdElem: trdIkaslea;
begin
assign(f, sFitxIzen); { fitxategia uztartu }
reset(f); { fitxategia existitzen bada ireki }
while not eof(f) do { fitxategiaren bukaeran ez gauden bitartean... }
begin
read(f, rdElem); { elementu bat (erregistro bat) fitxategitik irakurri }
{ erregistroaren eremu banaren edukia pantailaratu }
writeln(filepos(f):10, '. ikaslearen izena: ', rdElem.sNor);
writeln(filepos(f):10, '. ikaslearen nota: ', rdElem.rNota:0:2);
end;
close(f);
end;
{ sFitxIzen katea ezaguna da programa nagusian eta prozedura honetan }
{ izena ez da aldatuko, horregatik sarrerako parametroa da prozeduran }
function fnMediaKalkulatu(sFitxIzen: tsKate249): real;
var
f: tfrdIkasleak;
rdElem: trdIkaslea;
rMetatua: real;
begin
assign(f, sFitxIzen); { fitxategia uztartu }
reset(f); { fitxategia existitzen bada ireki }
rMetatua := 0.0;
while not eof(f) do { fitxategiaren bukaeran ez gauden bitartean... }
begin
read(f, rdElem); { elementu bat (erregistro bat) fitxategitik irakurri }
{ nota bat gehiago pilatu rMetatua batukarian }
rMetatua := rMetatua + rdElem.rNota;
end;
fnMediaKalkulatu := rMetatua / filesize(f);
close(f);
end;
{ Hiru fitxategien izenak ezagunak direlako programa nagusian eta }
{ prozedura honetan aldatzen ez direlako sarrerako parametroak dira }
procedure BiFitxategiBerriSortu( sFitxIzen: tsKate249;
sFitxIzenAprob: tsKate249;
sFitxIzenSuspn: tsKate249);
var
f, f_A, f_S: tfrdIkasleak;
rdElem: trdIkaslea;
begin
assign(f, sFitxIzen);
reset(f);
assign(f_A, sFitxIzenAprob);
rewrite(f_A);
assign(f_S, sFitxIzenSuspn);
rewrite(f_S);
while not eof(f) do
begin
read(f, rdElem);
if rdElem.rNota >= 5.0 then
write(f_A, rdElem)
else
write(f_S, rdElem)
end;
close(f);
close(f_A);
close(f_S);
end;
{=============Programa nagusia eta programa nagusiko aldagaiak=============}
var
sFitxIzen: tsKate249;
rBBA: real;
sFitxIzenAprob: tsKate249;
sFitxIzenSuspn: tsKate249;
begin
writeln;
write('Eman fitxategiaren izena, adibidez (31Taldea): ');
readln(sFitxIzen);
//sFitxIzen := sBIDEA + sFitxIzen + '.dat'; (* edo hurrengoa *)
sFitxIzen := concat(sBIDEA, sFitxIzen, '.dat'); (* edo aurrekoa *)
writeln('==>', sFitxIzen, '<== bidea eta luzapena programak gehituta');
writeln;
writeln('Fitxategiaren datuak jasotzen...');
FitxategiaSortuEtaBete(sFitxIzen);
writeln;
writeln('Fitxategi osoaren datuak:');
FitxategiaIkusi(sFitxIzen);
writeln;
rBBA := fnMediaKalkulatu(sFitxIzen);
write('Nota guztien batezbesteko aritmetikoa: ', rBBA:0:2, ' puntu');
writeln;
sFitxIzenAprob:= sBIDEA + 'Aprobatuak.dat';
sFitxIzenSuspn:= sBIDEA + 'Suspendituak.dat';
BiFitxategiBerriSortu(sFitxIzen, sFitxIzenAprob, sFitxIzenSuspn);
writeln;
writeln('Aprobatuen datuak:');
FitxategiaIkusi(sFitxIzenAprob);
writeln;
writeln('Suspendituen datuak:');
FitxategiaIkusi(sFitxIzenSuspn);
writeln;
writeln('=======================');
writeln('RETURN sakatu amaitzeko');
write ('=======================');
readln;
end.
- 12. ASTEA | laborategi/mintegian egin denaren haritik. Erregistroen fitxategi bat daukagula (bi eremu: sNor katea eta rNota zenbakia) ondoko hiru lan hauek laster burutu ahalko dituzu:
- Ikasle baten izena teklatuz eman eta bilatu; ikaslea aurkitu ondoren bere nota aldatu, nota berria nota guztien batezbesteko aritmetikoa izan dadin
- Nota maximoa eta nota minimoa zehaztu; nota maximoa eta nota minimoa elkar trukatu
- Bi fitxategi sortu: batezbestekoaren gainetik daudenen fitxategia eta batezbestekoaren azpitik daudenen fitxategia
- Ondoko hau urrunago dago: Proiektua: 3. kontrola prestatzen zereginaren bitartez zuen proiektua entregatu, hots, menuaren J eta K aukerak programatu (Entregatze-data: 2024ko maiatzaren 1ean, 23:59tan, astelehena)
12. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena
- Zerrenda pasatu dugu eta deitutakoen 19 ikasleetatik 6 etorri dira (zehaztapen gehiago eGela zerbitzuan)
Gaurko helburua bikoitza da:
- Erregistroen arrayekin lan egitea
- Erregistroen fitxategi bat sortzea
Baina fitxategiekin lan egin aurretik, ikas dezagun fitxategien sistema nola antolatzen da Windows sistema eragilean:
- Cmd eta PowerShell (edo Komandoen Gonbita edo kontsola), bi komando ikasi ditugu:
- dir
- cd
- Diskoaren antolaketa: Karpetak eta fitxategiak
Erregistroen array bat
- Erregistroen array baten adibidea egin dugu. Konkretuki 11. astea | erregistroen bektore baten elementuak ezabatu artikulutik abiatuta, zerbait laburrago egin dugu. Bi eremu (sIzena katea eta iAdina zenbaki osoa) dituen erregistroetako arrayarekin lan egin dugu eragiketa hauek burutuz:
- Zerrenda datuz bete (errazagoa izan dadin elementuen izenak errepika daitezke)
- Zerrendaren edukia pantailaratu
- Ikasle bat bilatu eta bere informazioa pantailaratu
- Adin guztien batezbesteko aritmetikoa kalkulatu
- Hainbat elementu zerrendatik ezabatu (bietariko bat egin dugu):
- Adin txikiko elementuak (media baino txikiagoak direnak) zerrendatik kendu, ondorioz hasierako zerrenda aldatua suertatuko da
- A edo a letratik hasten diren izenen elementuak zerrendatik kendu, ondorioz hasierako zerrenda aldatua suertatuko da
- Zerrenda berriaren edukia pantailaratu
Erregistroen fitxategi bat
- Erregistroen fitxategi bat (bi eremu: sNor katea eta rNota zenbaki erreala) sortu dugu eta ondoren bere edukia pantailan erakutsi dugu. Hona hemen programaren kodea urratsez-urrats azalduta:
program ErregistroenFitxategiaSortuEtaIkusi;
type
tsKate249 = string[249]; { fitxategiaren izena luzea izan daitekeelako }
tsKate15 = string[15];
trdIkaslea = record
sNor: tsKate15;
rNota: real;
end;
tfrdIkasleak = file of trdIkaslea;
{ sFitxIzen katea ezaguna da programa nagusian eta prozedura honetan }
{ izena ez da aldatuko, horregatik sarrerako parametroa da prozeduran }
procedure FitxategiaSortuEtaBete(sFitxIzen: tsKate249);
var
f: tfrdIkasleak; // file datu-motako aldagaia
rdElem: trdIkaslea; // fitxategiaren elementua
begin
end;
{ sFitxIzen katea ezaguna da programa nagusian eta prozedura honetan }
{ izena ez da aldatuko, horregatik sarrerako parametroa da prozeduran }
procedure FitxategiaIkusi(sFitxIzen: tsKate249);
var
f: tfrdIkasleak; // file datu-motako aldagaia
rdElem: trdIkaslea; // fitxategiaren elementua
begin
end;
{=============Programa nagusia eta programa nagusiko aldagaiak=============}
var
sFitxIzen: tsKate249;
begin
writeln;
writeln('Eman fitxategiaren izena, adibidez (C:\NereKarpeta\31Taldea.dat): ');
readln(sFitxIzen);
writeln('===>', sFitxIzen, '<===');
writeln;
writeln('Fitxategiaren datuak jasotzen...');
FitxategiaSortuEtaBete(sFitxIzen);
writeln;
writeln('Fitxategiaren datuak:');
FitxategiaIkusi(sFitxIzen);
writeln;
writeln('=======================');
writeln('RETURN sakatu amaitzeko');
write ('=======================');
readln;
end.
11. astea | erregistroen bektore baten elementuak ezabatu
|
Elementuak ezabatu bi algoritmo desberdinez
Ikasleen informazioa biltzen duen bektore bat daukagu. Ikasle bakoitzaren informazioa izena eta adina dira. Ikasleen izenak ez dira errepikatzen eta horregatik BektoreaDatuzBete prozedurak fniIkasleaBilatu funtzioa darabil konprobatzeko onartuko duen ikaslea benetan berria den. Bektorea datuz horniturik dagoenen bi ezabaketa egiten dira:
Bukatu aurretik ikasle berri baten datuak zerrendara eramaten dira. Lehenik tokirik dagoela konprobatzen da, gero ikasle berriaren posizioa zein den eskatzen da eta, azkenean, ikasle berriaren datuak jaso ondoren, erregistro hori dagokion posizioan zerrendan txertatzen da (desberdinduz benetako txertaketa den ala gehiketa den). |
Ariketaren balizko kodea ikusi:
program IzenakEtaAdinakKendu;
const
BEHEMUGA = 1;
GOIMUGA = 25;
type
tsKatea = string[15];
trdIkaslea = record
sIzena: tsKatea;
iAdina: integer;
end;
tardZerrenda = array[BEHEMUGA..GOIMUGA] of trdIkaslea;
function fniIkasleaBilatu(const ardIkasgela: tardZerrenda;
iLuzera: integer;
sGakoa: tsKatea): integer;
var
k: integer;
boAurkitua: boolean;
begin
k := BEHEMUGA;
boAurkitua := FALSE;
while (k <= iLuzera) and not boAurkitua do
begin
if UpCase(ardIkasgela[k].sIzena) = UpCase(sGakoa) then
boAurkitua := TRUE
else
k := k+1;
end;
if boAurkitua then
fniIkasleaBilatu := k
else
fniIkasleaBilatu := -1; { -1 gezurrezko posizioa litzateke }
end;
procedure BektoreaDatuDesberdinezBete(var ardIkasgela: tardZerrenda;
var iLuzera: integer);
var
k, iPosizioa: integer;
sNor: tsKatea;
begin
repeat
write('Ikasleen kopurua eman: ');
readln(iLuzera);
until (iLuzera >= BEHEMUGA) and (iLuzera <= GOIMUGA);
writeln;
writeln('Lehen ikaslearen izena berria delako ez dago errepikaturik...');
writeln;
write('Eman ', BEHEMUGA, '. ikaslearen izena: ');
readln(ardIkasgela[BEHEMUGA].sIzena);
write('Eman ', BEHEMUGA, '. ikaslearen adina: ');
readln(ardIkasgela[BEHEMUGA].iAdina);
writeln;
writeln('Gainerako ikaslen izenak ez dira errepikatzen...');
writeln;
for k:=BEHEMUGA+1 to iLuzera do
begin
repeat
write('Eman ', k, '. ikaslearen izena: ');
readln(sNor);
iPosizioa := fniIkasleaBilatu(ardIkasgela, k-1, sNor);
if iPosizioa <> -1 then
writeln('"',sNor, '" izeneko ikaslerik badago ', iPosizioa, '. posizioan');
until iPosizioa = -1;
ardIkasgela[k].sIzena := sNor;
write('Eman ', k, '. ikaslearen adina: ');
readln(ardIkasgela[k].iAdina);
writeln;
end;
end;
procedure BektorearenEdukiaIkusi(const ardIkasgela: tardZerrenda;
iLuzera: integer);
var
k: integer;
begin
for k:=BEHEMUGA to iLuzera do
begin
write(k, '. ikaslea: ', ardIkasgela[k].sIzena:15);
writeln(ardIkasgela[k].iAdina:20, ' urte');
end;
end;
procedure ElementuBatEzabatu(var ardIkasgela: tardZerrenda;
var iLuzera: integer;
k: integer);
var
iIndizea: integer;
begin
for iIndizea:=k to iLuzera-1 do
begin
ardIkasgela[iIndizea] := ardIkasgela[iIndizea+1];
end;
iLuzera := iLuzera - 1;
end;
function fnboIzenarenHasiera_A_Da(const rdIkasleBat: trdIkaslea): boolean;
begin
if (rdIkasleBat.sIzena[1] = 'A') OR
(rdIkasleBat.sIzena[1] = 'a') then
fnboIzenarenHasiera_A_Da := TRUE
else
fnboIzenarenHasiera_A_Da := FALSE;
end;
function fnrBatezbestekoaKalkulatu(const ardIkasgela: tardZerrenda;
iLuzera: integer): real;
var
k: integer;
rMetagailua: real;
begin
rMetagailua := 0.0;
for k:=BEHEMUGA to iLuzera do
begin
rMetagailua := rMetagailua + ardIkasgela[k].iAdina;
end;
fnrBatezbestekoaKalkulatu := rMetagailua/iLuzera;
end;
procedure IkasleGazteakEzabatu(var ardIkasgela: tardZerrenda;
var iLuzera: integer;
rBatezBestekoa: real);
var
ardLaguntzailea: tardZerrenda;
iZenbatIkasle, k: integer;
begin
iZenbatIkasle := 0;
for k:=BEHEMUGA to iLuzera do
begin
if ardIkasgela[k].iAdina >= rBatezBestekoa then
begin
iZenbatIkasle := iZenbatIkasle + 1;
ardLaguntzailea[iZenbatIkasle] := ardIkasgela[k];
end;
end;
ardIkasgela := ardLaguntzailea;
iLuzera := iZenbatIkasle;
end;
procedure IkasleBatenDatuakJaso(var rdIkasleBat: trdIkaslea);
begin
write('Eman ikaslearen izena: ');
readln(rdIkasleBat.sIzena);
write('Eman ikaslearen adina: ');
readln(rdIkasleBat.iAdina);
end;
procedure IkasleBatTxertatu(var ardIkasgela: tardZerrenda;
var iLuzera: integer;
const rdIkaslea: trdIkaslea;
iNon: integer);
var
k: integer;
begin
for k:=iLuzera downto iNon do
begin
ardIkasgela[k+1] := ardIkasgela[k];
end;
ardIkasgela[iNon] := rdIkaslea;
iLuzera := iLuzera + 1;
end;
{=============Programa nagusia eta programa nagusiko aldagaiak=============}
var
ardIkasgela: tardZerrenda;
iLuzera, k: integer;
rBatezBestekoa: real;
iNon: integer;
rdIkasleBerria: trdIkaslea;
begin
writeln('------------------------------------------------');
writeln;
BektoreaDatuDesberdinezBete(ardIkasgela, iLuzera);
writeln;
BektorearenEdukiaIkusi(ardIkasgela, iLuzera);
k := BEHEMUGA; (* for k:=BEHEMUGA to iLuzera do *)
while k <= iLuzera do (* txarto egongo litzateke *)
begin
if fnboIzenarenHasiera_A_Da(ardIkasgela[k]) then
ElementuBatEzabatu(ardIkasgela, iLuzera, k)
else
k := k+1;
end;
writeln;
writeln('Izenaren hasiera A denean ikasleak zerrendatik kendu ostean:');
BektorearenEdukiaIkusi(ardIkasgela, iLuzera);
writeln;
rBatezBestekoa := fnrBatezbestekoaKalkulatu(ardIkasgela, iLuzera);
writeln('BatezBestekoa = ', rBatezBestekoa:0:3);
IkasleGazteakEzabatu(ardIkasgela, iLuzera, rBatezBestekoa);
writeln('Mediatik beherako adina duten ikasleak zerrendatik kendu ostean:');
BektorearenEdukiaIkusi(ardIkasgela, iLuzera);
writeln;
writeln('Ikasle berri baten datuak zerrendan gorde:');
if iLuzera < GOIMUGA then
begin
repeat
write('Eman ikasle berriaren posizioa zerrendan (');
write(BEHEMUGA, ' eta ', iLuzera+1, ') artekoa: ');
readln(iNon);
until (iNon >= BEHEMUGA) and (iNon <= iLuzera+1);
IkasleBatenDatuakJaso(rdIkasleBerria);
if iNon = iLuzera+1 then { txertaketa baino gehiago gehiketa da }
begin
ardIkasgela[iNon] := rdIkasleBerria;
iLuzera := iLuzera+1;
end
else { elementu berri baten txertaketa }
begin
IkasleBatTxertatu(ardIkasgela, iLuzera, rdIkasleBerria, iNon);
end;
BektorearenEdukiaIkusi(ardIkasgela, iLuzera);
end
else
begin
writeln('Zerrenda beterik dago, ezin da ikasle berririk sartu.');
end;
writeln;
writeln;
writeln('Amaituta!----------------------------------------');
readln;
end. { Programaren bukaera }
11. astea | erregistroen bi bektore nahastu bektore bakar batean
Erregistroen bi bektore nahastu bakarra lortuz
Laborategiko gelan, gehienez, 25 ikasle izango dira. Ikasleen datuak bi bektoretan biltzen dira, bektore bat lehen azterketari dagokio eta beste bektorea bigarren azterketari dagokio.
Bektoreen elementuak kateak dira, eta bertan izena eta zenbaki bat daude / batez banaturik aurkitzen direlarik, zenbakien kopuru maximoa 9.9 izango eta minimoa 0.0 izango da.
Datuak teklatuaren bitartez ematen dira eta ikasleen posizioak bektoretan zaindu behar dira berdinak izan daitezan, hurrengo adibidean erakusten den bezala: Josu ikaslea lehena da abiapuntuko array bietan.
asAzterketa1 eta asAzterketa2 abiapuntuko bektoreak dira eta ardAzterketak bektorea da lortu behar dena. Hona hemen datuen adibide bat:
asAzterketa1
asAzterketa2
iLuzera
ardAzterketak
iZenbat
ardAzterketak bektorea lortu ondoren zenbait operazio egingo dira. Hona hemen erabilgarri dauzkazun programa nagusia eta azpiprogramen goiburukoak:
program ErregistroenBiArrayNahasten_1 ;
const
BEHEMUGA = 1 ;
GOIMUGA1 = 25 ;
type
tsKatea = string[30] ;
tasAzterketa = array[BEHEMUGA..GOIMUGA1] of tsKatea ;
procedure DatuakSartu(var asAzterketa: tasAzterketa;
VAR iLuzera: integer) ;
begin end ; procedure DatuakIkusi(const asAzterketa: tasAzterketa;
iLuzera: integer) ;
begin end ;
{ =================================================================== }
var
asAzterketa1, asAzterketa2: tasAzterketa ;
iLuzera: integer ;
begin
writeln('1. azterketa:') ;
DatuakSartu(asAzterketa1, iLuzera) ;
writeln ;
writeln('1. azterketaren ') ;
DatuakIkusi(asAzterketa1, iLuzera) ;
writeln ;
writeln('2. azterketa:') ;
DatuakSartu(asAzterketa2, iLuzera) ; (* datuak egoki sartzera *)
writeln ; (* guztiz behartuta gaude *)
writeln('2. azterketaren ') ;
DatuakIkusi(asAzterketa2, iLuzera) ;
writeln ;
{ hemen idatzi ariketan eskatzen dena }
writeln('Programa amaitzera doa.') ;
readln ;
end.
Ariketa honen enuntziatu inprimagarria hemendik hartu, ariketaren planteamendua eta lehen urratsak programa-iturburu honetan daude ErregistroenBiArrayNahastenEMATEKOA.PAS. Honako hauek egin:
Ariketa honek begi bistako hobekuntza du datuak ematerako prozeduretan: bigarren azterketako asAzterketa2 bektorea betetzean lehen azterketako asAzterketa1 bektorearen informazioa aintzat hartu, adibidez prozedura DatuakSartuAurrekoakAintzatHarturik(asAzterketa1, iLuzera, asAzterketa2) idatziz non hiru parametroen jokamoldea sarrera-sarrera-irteera den. program ErregistroenBiArrayNahasten_1 ; const BEHEMUGA = 1 ; GOIMUGA1 = 25 ; type tsKatea = string[30] ; tasAzterketa = array[BEHEMUGA..GOIMUGA1] of tsKatea ;
procedure LehenArrayarenDatuakSartu(var asAzterketa: tasAzterketa;
var iLuzera: integer) ;
begin end ; procedure DatuakIkusi(const asAzterketa: tasAzterketa;
iLuzera: integer) ;
begin
end ; procedure DatuakSartuAurrekoakAintzatHarturik(
iLuzera: integer;
var asAzterketa2: tasAzterketa) ;
begin end ; { --------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- }
var
asAzterketa1, asAzterketa2: tasAzterketa ;
iLuzera: integer ;
begin
writeln('1. azterketa:') ;
LehenArrayarenDatuakSartu(asAzterketa1, iLuzera) ;
writeln ;
writeln('1. azterketaren ') ;
DatuakIkusi(asAzterketa1, iLuzera) ;
writeln ;
DatuakSartuAurrekoakAintzatHarturik(asAzterketa1, iLuzera, asAzterketa2) ;
writeln('2. azterketaren ') ;
DatuakIkusi(asAzterketa2, iLuzera) ;
writeln ;
{ hemen idatzi ariketan eskatzen dena }
writeln('Programa amaitzera doa.') ;
readln ;
end.
|
Erregistroen bi bektore nahastu (emaitza) Ariketa gehienetan bezala, ariketa honek emaitza bakarra ez du, jarraian bi soluzio ematen dira. Soluzio biren arteko aldea hasierako arrayak betetzean datza.
Lehen soluzioan, azterketa biren arrayak betetzeko DatuakSartu prozedura beraren bitartez egiten da.
Bigarren soluzioan, lehen azterketaren arraya betetzeko LehenArrayarenDatuakSartu prozedura erabiltzen da zein DatuakSartu prozedura bezalakoa den; baina bigarren azterketaren arraya betetzeko, ez da DatuakSartu prozedura aplikatzen DatuakSartuAurrekoakAintzatHarturik prozedura baizik, zein LehenArrayarenDatuakSartu prozeduran emaniko datuetan oinarritzen den.
Hona hemen bi soluzioak:
|
Hauxe da laborategian programatu dugun emaitza:
emaitza laster...














