2024(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

15. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 15. astea (2024/05/08) laborategi/mintegian egindakoa

  • 19 ikasleetatik 7 ikasleek kontrol-ariketaren bidalketa egin dute

  • Hirugarren kontrola egiteko hau eman da:
    • Ariketaren emaitzaren hasiera den Hasiera__32-2__3proba.pas iturburu-programa
    • proba_3.pas unitatearen bi fitxategi hauek:
      • proba_3.ow
      • proba_3.ppw
 

2024(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

14. ASTEA | etxerako lana

 14. astea (2024/05/01) etxean egitekoa

AZP-2 azpitaldekoek saio praktiko hau galdu duzuenez, hona hemen, gutxi gora behera, aste honetan AZP-1 eta AZP-3 azpitaldeekin egin duguna.

Fitxategiekin lan eginez, ondoko eragiketak praktikatu ditugu:

  • Fitxategiaren existentzia aztertu
  • Fitxategia sortu
  • Fitxategi osoa prozesatu
  • Bilaketa
  • Elementu baten datu bat aldatu
  • Elementu berri bat bukaeran gehitu
  • Bi fitxategi bakar batera bildu
  • Fitxategi bat bitan banatu

Programa hau datorren asteko kontrola prestatze aldera lagungarria izan daiteke.

program Aste_14__ErregistroenFitxategiarekinLanean;
uses
   crt,        // clrscr erabiltzeko
   sysutils;   // fileexists erabiltzeko

type
   tsKate199 = string[199];
   tsKate12 = string[12];

   trdIkasle = record
                  sIzena: tsKate12;
                  rNota: real;
                  iKontrola: integer;
               end;

   tfrdIkasgela = file of trdIkasle;

{--------------------------------Azpiprogramak---------------------------------}
procedure FitxategiaSortuEtaBete(sFitxIzen: tsKate199);
var
   f: tfrdIkasgela;
   rdElem: trdIkasle;
   iZenbat: integer;
   iKont: integer;
   iZeinKontrol: integer;
begin
   assign(f, sFitxIzen);
   rewrite(f);

   repeat
      write('Zenbat ikasleren datuak gordeko dira? ');
      readln(iZenbat);
   until iZenbat > 0;

   repeat
      write('Zein kontrol da? (1 ala 2) ');
      readln(iZeinKontrol);
   until (iZeinKontrol = 1) or (iZeinKontrol = 2);

   for iKont:=1 to iZenbat do
   begin
      write(iKont:10, '. ikaslearen izena: ');
      readln(rdElem.sIzena);
      rdElem.sIzena := upcase(rdElem.sIzena);
      repeat
         write(iKont:10, '. ikaslearen nota:  ');
         readln(rdElem.rNota);
      until (rdElem.rNota >= 0.0) and (rdElem.rNota <= 10.0);
      rdElem.iKontrola := iZeinKontrol;
      write(f, rdElem);
   end;

   close(f);
end;


procedure FitxategiarenEdukiaIkusi(sFitxIzen: tsKate199);
var
   f: tfrdIkasgela;
   rdElem: trdIkasle;
begin
   assign(f, sFitxIzen);
   reset(f);

   writeln('IZENA':34, 'NOTA':18, 'KONTROLA':18);
   writeln('-----':34, '----':18, '--------':18);
   while not eof(f) do
   begin
      read(f, rdElem);
      writeln(filepos(f):5, '. ikaslea: ', rdElem.sIzena:18, rdElem.rNota:18:2, rdElem.iKontrola:18 );
   end;

   close(f);
end;


procedure Batu(sFitxIzen_1eta2, 
                   sFitxIzen_1, 
                   sFitxIzen_2: tsKate199);
var
   f_1eta2: tfrdIkasgela;
   f_1: tfrdIkasgela;
   f_2: tfrdIkasgela;
   rdElem: trdIkasle;
begin
   assign(f_1, sFitxIzen_1);
   reset(f_1);
   assign(f_2, sFitxIzen_2);
   reset(f_2);
   assign(f_1eta2, sFitxIzen_1eta2);
   rewrite(f_1eta2);

   while not eof(f_1) do
   begin
      read(f_1, rdElem);
      write(f_1eta2, rdElem);
   end;

   while not eof(f_2) do
   begin
      read(f_2, rdElem);
      write(f_1eta2, rdElem);
   end;

   close(f_1);
   close(f_2);
   close(f_1eta2);
end;


procedure Banatu(sFitxIzen_1eta2, 
                 sFitxIzen_Aprob, 
                 sFitxIzen_Suspn: tsKate199);
var
   f_1eta2: tfrdIkasgela;
   f_A: tfrdIkasgela;
   f_S: tfrdIkasgela;
   rdElem: trdIkasle;
begin
   assign(f_1eta2, sFitxIzen_1eta2);
   reset(f_1eta2);
   assign(f_A, sFitxIzen_Aprob);
   rewrite(f_A);
   assign(f_S, sFitxIzen_Suspn);
   rewrite(f_S);


   while not eof(f_1eta2) do
   begin
      read(f_1eta2, rdElem);
      if rdElem.rNota >= 5.0 then
         write(f_A, rdElem)
      else
         write(f_S, rdElem);
   end;

   close(f_1eta2);
   close(f_A);
   close(f_S);
end;


function fniBilatu(sFitxIzen_1eta2: tsKate199;
                              sNor: tsKate12;
                      iZeinKontrol: integer): integer;
var
   f: tfrdIkasgela;
   rdElem: trdIkasle;
   boAurkitua: boolean;
begin
   assign(f, sFitxIzen_1eta2);
   reset(f);

   boAurkitua := FALSE;
   while not eof(f) and not boAurkitua do
   begin
      read(f, rdElem);
      if (rdElem.sIzena = sNor) and (rdElem.iKontrola = iZeinKontrol) then
         boAurkitua := TRUE;
   end;

   if boAurkitua then
      fniBilatu := filepos(f) -1
   else
      fniBilatu := -1;

   close(f);
end;


procedure Aldatu(sFitxIzen_1eta2: tsKate199; 
                        iNonDago: integer);
var
   f: tfrdIkasgela;
   rdElem: trdIkasle;
begin
   assign(f, sFitxIzen_1eta2);
   reset(f);

   seek(f, iNonDago);
   read(f, rdElem);
   repeat
      write('"', rdElem.sIzena, '" ikaslearen nota berria: ');
      readln(rdElem.rNota);
   until (rdElem.rNota >= 0.0) and (rdElem.rNota <= 10.0);
   seek(f, iNonDago);
   write(f, rdElem);

   close(f);
end;


procedure Gehitu(sFitxIzen_1eta2: tsKate199; 
                  const rdBerria: trdIkasle);
var
   f: tfrdIkasgela;
begin
   assign(f, sFitxIzen_1eta2);
   reset(f);

   seek(f, filesize(f));
   write(f, rdBerria);

   close(f);
end;


{---------------------------------Programa nagusia-----------------------------}
var
   sFitxIzen: tsKate199;
   sFitxIzen_1: tsKate199;
   sFitxIzen_2: tsKate199;
   sFitxIzen_1eta2: tsKate199;
   sFitxIzen_Aprob: tsKate199;
   sFitxIzen_Suspn: tsKate199;
   sNor: tsKate12;
   iZeinKontrol: integer;
   iNonDago: integer;
   rdBerria: trdIkasle;
BEGIN
   clrscr;
   writeln('Eman ikasleen datuak gordeko dituen fitxategiaren');
   write('izena (adibidez, "NOTAK" edo "1_KONTROLA"): ');
   readln(sFitxIzen);
   sFitxIzen := 'C:\Users\Docencia\Desktop\Pascal\' + sFitxIzen + '.DAT';
   writeln;

   if fileexists(sFitxIzen) then
   begin
      writeln('"', sFitxIzen, '" badago, bere edukia erakutsi.');
      FitxategiarenEdukiaIkusi(sFitxIzen);
      writeln;
   end
   else
   begin
      writeln('"', sFitxIzen, '" ez dago, sortu eta datuz bete.');
      FitxategiaSortuEtaBete(sFitxIzen);
      writeln;
      FitxategiarenEdukiaIkusi(sFitxIzen);
      writeln;
   end;

   writeln;
   writeln('===============================================================');
   writeln('  HONAINO FITXATEGI BAT SORTU ETA BERE EDUKIA PANTAILARATU DA.');
   writeln('  SORTU "1_KONTROLA" FITXATEGIA ETA "2 KONTROLA" FITXATEGIA.');
   writeln('===============================================================');
   writeln;
   writeln('===============================================================');
   writeln(' HEMENDIK AURRERA BI FITXATEGIEN EDUKIA BAKARRERA EKARRIKO DA');
   writeln(' ETA ALDERANTZIZ FITXATEGI BATEN EDUKIA BITAN BANATUKO DA.');
   writeln('===============================================================');
   writeln;

   sFitxIzen_1 := 'C:\Users\Docencia\Desktop\Pascal\1_KONTROLA.DAT';
   sFitxIzen_2 := 'C:\Users\Docencia\Desktop\Pascal\2_KONTROLA.DAT';

   if (fileexists(sFitxIzen_1)) and (fileexists(sFitxIzen_2)) then
   begin
      sFitxIzen_1eta2 := 'C:\Users\Docencia\Desktop\Pascal\1eta2_KONTROLA.DAT';
      Batu(sFitxIzen_1eta2, sFitxIzen_1, sFitxIzen_2);
      writeln;
      writeln('"', sFitxIzen_1eta2, '" fitxategiaren edukia: ');
      FitxategiarenEdukiaIkusi(sFitxIzen_1eta2);
      writeln;
      writeln('-------------------------------------------------------------');
      writeln;
      write('Nota aldatuko diogun ikaslearen izena eman: ');
      readln(sNor);
      sNor := upcase(sNor);
      repeat
         write('Zein kontroleko nota aldatuko diogu "', sNor, '" ikasleari? ');
         readln(iZeinKontrol);
      until (iZeinKontrol = 1) or (iZeinKontrol = 2);
      iNonDago := fniBilatu(sFitxIzen_1eta2, sNor, iZeinKontrol);
      if iNonDago = -1 then
         writeln('"', sNor, '" ikaslerik ez dago')
      else
         Aldatu(sFitxIzen_1eta2, iNonDago);
      writeln;
      writeln('-------------------------------------------------------------');
      writeln;
      writeln('-------------------------------------------------------------');
      writeln;
      write('Gehituko dugun ikaslearen izena eman: ');
      readln(rdBerria.sIzena);
      rdBerria.sIzena := upcase(rdBerria.sIzena);
      repeat
         write('Zein kontroleko datuak gehituko ditugu (1 ala 2) ');
         readln(rdBerria.iKontrola);
      until (rdBerria.iKontrola = 1) or (rdBerria.iKontrola = 2);
      repeat
         write('"', rdBerria.sIzena, '" ikaslearen nota berria: ');
         readln(rdBerria.rNota);
      until (rdBerria.rNota >= 0.0) and (rdBerria.rNota <= 10.0);

      Gehitu(sFitxIzen_1eta2, rdBerria);
      writeln;
      writeln('-------------------------------------------------------------');

      sFitxIzen_Aprob := 'C:\Users\Docencia\Desktop\Pascal\APROBATUAK.DAT';
      sFitxIzen_Suspn := 'C:\Users\Docencia\Desktop\Pascal\SUSPENDITUAK.DAT';
      Banatu(sFitxIzen_1eta2, sFitxIzen_Aprob, sFitxIzen_Suspn);
      writeln;
      writeln('"', sFitxIzen_Aprob, '" fitxategiaren edukia: ');
      FitxategiarenEdukiaIkusi(sFitxIzen_Aprob);
      writeln;
      writeln('"', sFitxIzen_Suspn, '" fitxategiaren edukia: ');
      FitxategiarenEdukiaIkusi(sFitxIzen_Suspn);
      writeln;
   end
   else
   begin
      writeln('Bi fitxategietatik bat falta da (ala biak falta dira)');
   end;

   writeln;
   writeln;
   writeln('=======================');
   writeln('RETURN sakatu amaitzeko');
   write  ('=======================');
   readln;
end. { PROGRAMAREN BUKAERA }

 

14. ASTEA | laborategian egin dena

 14. astea (2024/05/01) laborategi/mintegian egindakoa

 

2024(e)ko apirilaren 23(a), asteartea

13. ASTEA | etxerako lana

 13. astea (2023/04/26) etxean egitekoa

  • Funtsezkoena une honetan: Proiektuarekin jarrraitzea
  • Gogoratu datorren asteko asteazkena festa delako, laborategirik ez dugula izango. Kalterik izan ez dezazuen 14. praktikari dagokiona ostegun honetan egingo dugu:
    • Eguna: 2024-04-25
    • Ordua: 9:00etatik 10:00etara, (11:30tatik aurrera 31. taldearekin)
    • Lekua: P0A6A ikasgelan
  • FILE datu-mota artikulua ikasten hasi zaitez (apurka-apurka azalduko dugu)
 

13. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 13. astea (2024/04/24) laborategi/mintegian egindakoa

Gaurko helburua proiektuari hasiera ematea da:

  • Proiektuaren planteamendua azpiataleko argibideak jarraituz, behar ditugun fitxategiak eskuratu eta C:\Proiektua karpetan kokatu ondoren, Proiektua_32_2.pas bezero-programa konpilatu 
  • FILE datu-mota artikuluaren azalpenak apurka-apurka emango ditugu  
  • Proiektuaren J. aukera egin dugu ondoko hau aplikatuz: FITXATEGIEN GAINEKO ERAGIKETAK. Ondoko lan hauek egiteko, batzutan fitxategi laguntzaile bat erabiliko da eta beste batzuetan fitxategi-array (F→A) eta array-fitxategi (A→F) eragiketak erabiliko dira. Eragiketak hauek izango dira:
    1. Bilaketa, futbolari baten izena teklatuz eman eta fitxategian bilatuz erregistro osoa programa nagusira itzuli   [Hau egin dugu]
    2. Ezabaketa, elementu bat (edo gehiago) fitxategiaren erdi aldean kentzeko   [Hau egin dugu]
    3. Txertaketa, elementu bat (edo gehiago) fitxategiaren erdi aldetik tartekatzeko   [Hau ez]
    4. Gehiketa, elementu bat (edo gehiago) fitxategiaren bukaeran gehitzeko   [Hau ez]
    5. Aldaketa, elementu baten (edo gehiagoren) balioa aldatzeko fitxategian   [Hau ez]
  • Proiektuaren J. aukera garatzeko programa nagusian idatzi behar den kodea hauxe da (non zuen programetan kolorerik ez duzuen marraztu behar pantailan):
         
                   ...
                end;
           'J': begin
                   clrscr;
                   textcolor(LightRed);
                   writeln('Bilduma-fitxategitik kromo bat kendu eta beste kromo bat txertatu');
                   writeln('"J_aukera.exe" programa exekutagarriaren funtzionalitatea hemen kokatu');
                   textcolor(LightGray);
                   writeln;
                   
                   clrscr;
                   writeln;
                   writeln('J aukeraren hasieran, hauxe da bildumaren egoera:');
                   TaulaBezalaErakutsi(sFitxIzen);    
                   writeln('Bilduma osoaren kromo kopurua: ', fniZenbatKromo(sFitxIzen));
                   writeln;
                   writeln('J aukeran aurrera egiteko RETURN sakatu...');
                   readln;

                   writeln;
                   writeln('Fitxategi laguntzaile bat erabiliz, kromo bat ezabatuko da bildumatik');
                   writeln('---------------------------------------------------------------------');
                   write('Bildumatik kenduko den jokalariaren izena: ');
                   readln(sJokalaria);
                   writeln;
                   JokalariaBilatu(sFitxIzen, sJokalaria, rdKromoBat);   { rdKromoBat irteerakoa }
                   if rdKromoBat.iZenbakia = -1 then
                      writeln('ERROREA!! "', sJokalaria, '" ez da aurkitu')
                   else
                   begin
                      KromoBatErakutsi(rdKromoBat);
                      iBerePosizioa := fniPosizioaZehaztu(sFitxIzen, sJokalaria);
                      iNorainoBai := iBerePosizioa -1;
                      writeln('0-tik hasita 1. zatiaren amaiera: ', iNorainoBai, ' (posizio hau barne, RETURN sakatu)');
                      readln;
                      KromoBatFitxategitikKendu(sFitxIzen, iNorainoBai);
                      writeln;
                      writeln('"', upcase(sJokalaria), '" jokalaria kendu ondoren, hauxe da bildumaren egoera:');
                      TaulaBezalaErakutsi(sFitxIzen);
                      writeln('Bilduma osoaren kromo kopurua: ', fniZenbatKromo(sFitxIzen));
                      writeln;

                      writeln;
                      writeln('ARRAY laguntzaile bat erabiliz, kromo berri bat txertatuko da bilduman');
                      writeln('----------------------------------------------------------------------');
                      iIdaztekoAzkenPosizioa := fniZenbatKromo(sFitxIzen);   { filesize }
                      repeat
                         write('Txertaketaren helburuko posizioa eman (0 eta ', iIdaztekoAzkenPosizioa, ' arteko balioa): ');
                         readln(iNonTxertatu);
                      until (iNonTxertatu >= 0) and (iNonTxertatu <= iIdaztekoAzkenPosizioa);
                      writeln('Bilduman txertatuko den kromo berriaren datuak jaso');
                      KromoBerriarenDatuakJaso(rdKromoBat);
                      writeln;
                      if iNonTxertatu = iIdaztekoAzkenPosizioa then          { gehiketa bat da}
                         KromoaFitxategiarenBukaeran(sFitxIzen, rdKromoBat)
                      else                                                   { txertaketa bat da}
                         KromoBatFitxategianTxertatu(sFitxIzen, iNonTxertatu, rdKromoBat);
                      
                      writeln;
                      writeln('"', upcase(rdKromoBat.sIzena), '" jokalaria txertatu ondoren, hauxe da bildumaren egoera:');
                      TaulaBezalaErakutsi(sFitxIzen);
                      writeln('Bilduma osoaren kromo kopurua: ', fniZenbatKromo(sFitxIzen));
                      writeln;
                      writeln('Ikusi zenbakiak txarto daudela. Azken urratsarekin jarraitzeko RETURN sakatu');
                      readln;

                      writeln;
                      writeln('J aukeratik irten aurretik jokalari guztien zenbakiak eguneratuko dira');
                      JokalarienZenbakiakEguneratu(sFitxIzen);
                      TaulaBezalaErakutsi(sFitxIzen);
                      writeln('Bilduma osoaren kromo kopurua: ', fniZenbatKromo(sFitxIzen));
                      writeln;
                   end;   { else, datu-fitxategirik bada }
                end;
           'K': begin
                   clrscr;
                   textcolor(LightRed);
                   writeln('Lantaldeak proposatutako duen eta irakasleak onartutako duen lana');
                   writeln('Blogeko "Proiektua aberasteko ideiak (menuaren K aukera)" artikulua ikusi');
                   textcolor(LightGray);
                   writeln;
                end;
                   ...
 

FILE datu-mota


DEFINIZIOA

FILE datu-mota edo fitxategi datu-mota informazio homogeneo gordetzen duen bilduma bat da. Datu-mota bera duten osagaien multzo bat da fitxategia eta disko zein zintetan egon ohi da. Fitxategia diskoan identifikatzeko STRING bat erabiliko dugu.

Fitxategiek array linealekin zerikusia dutelako jarraian datu-mota biren arteko alderaketa egingo dugu:

Array datu-motaren eta Fitxategi datu-motaren arteko alderaketa

Array Fitxategi
Osagaiak Osagaiak datu-mota berekoak dira
Osagaiak datu-mota berekoak dira
Atzipena Osagai bat identifikatzeko dagokion indizea erabiltzerik dago Osagai bat identifikatzeko fitxategiak erakusle bat dauka barneraturik
Tamaina Luzera maximoa aurredefiniturik dago Ez dago zertan aldez aurretik luzera definitu beharrik
Euskarria Memorian kokatzen da Memoriatik kanpo kokatzen da

ESKEMA

Hona hemen zenbaki errealak gordetzen dituen array baten eta fitxategi baten eskemak:

Fitxategiaren eskeman agertzen den egituran, lehenengo kontroleko notak diruditen zenbaki errealak biltzen dira eta lehenago esan dugun bezala memoriatik kanpo aurkitzen da. Memoriatik kanpo dagoen egitura horri fitxategi fisiko deritzo eta hura lantzeko beharrezkoa da FILE datu-motako frFitxategia aldagaia, FILE datu-motako frFitxategia aldagaiari fitxategi logiko esaten zaio eta aldagai guztiak bezala memorian kokaturik aurkitzen da.
DATU-MOTA SORTZEN

Zenbaki errealak gordetzeko fitxategiekin lan egiteko, lehenik FILE datu-mota bat deklaratuko dugu eta gero frFitxategia aldagaia sortuko dugu. Baina, diskoan dagoen fitxategiak izen bat du eta horregatik STRING bat erabili beharko dugu ere:
...
   type
      tfrFitxategia = file of real ;
      tsKateLuzea   = string[199] ; 
   var
      frFitxategiBat: tfrFitxategia ;  { fitxategi logikoa          }
      sFitxIzenBat  : tsKateLuzea ;    { fitxategi fisikoaren izena }
...      

Zein datu-motako elementuak izan ditzake fitxategiak? Edozein datu-motako elementuak gorde ditzake fitxategi batek? Bai eta ez.

Jarraian ematen diren definizioak zuzenak dira:
...
   type
      tfiOsoak = file of integer ;          { osoen fitxategia         }
      tfrErrealak = file of real ;          { errealen fitxategia      }
      tfboBoolearrak = file of boolean;     { boolearren fitxategia    }
      tfcKaraktereak = file of char ;       { karaktereen fitxategia   }
      tfsKateak = file of tsKate125 ;       { kateen fitxategia        }
      tfaiArrayak = file of taiElem ;       { osoen arrayen fitxategia }
      tfrdErregistroak = file of trdElem ;  { erregistroen fitxategia  }
...      

Baina hemen ematen diren bi datu-motetatik bigarrena okerra da, fitxategi batek ezin duelako beste fitxategi bat barneratu:
...
   type
      tfrErrealak = file of real ;            { errealen fitxategia }
      tffFitxategiak = file of tfrErrealak ;  { HAU EZIN DA         }
...      

FITXATEGI LOGIKOA ETA FITXATEGI FISIKOA

Zenbaki errealak gordetzeko fitxategiekin lan egiteko, lehenik FILE datu-mota bat deklaratuko dugu eta gero frFitxategia aldagaia sortuko dugu. Baina, diskoan dagoen fitxategiak izen bat du eta horregatik STRING bat erabili beharko dugu ere:
...
   type
      tfrFitxategia = file of real ;
      tsKateLuzea   = string[199] ; 
   var
      frFitxategiBat: tfrFitxategia ;  { fitxategi logikoa          }
      sFitxIzenBat  : tsKateLuzea ;    { fitxategi fisikoaren izena }
...      

Diskoan dagoen informazioa atzitu ahal izateko sFitxIzenBat aldagaia erabiliko dugu eta fitxategiarekin lan egiteko frFitxategiBat aldagaia (FILE datu-motatakoa) beharko dugu. Bi aldagaiak, noski, konputagailuaren memorian kokatzen dira. Baina, diskoan dauden fitxategiaren datuak ez dira kokatzen konputagailuaren memorian.

Diskoan kokaturik dagoen egiturari fitxategi fisiko esango diogu. Adibidez, zenbaki errealak biltzen dituen Datuak.dat izeneko egiturari fitxategi fisiko esaten diogu eta hona hemen bere balizko eskema bat:

Fitxategi logikoa adierazten duen frFitxategiBat aldagaia eta diskoan dagoen fitxategi fisikoa elkar uztartzeko assign prozedura daukagu, eta elkarketa egiteko fitxategi fisikoaren izenaren bitartez lortzen da, STRING baten bitartez alegia. Demagun sFitxIzenBat aldagaiaren edukia 'Datuak.dat' balioa dela. Ikusi eskema hauetan assign(frFitxategiBat,sFitxIzenBat) prozedura aplikatu aurreko egoera eta prozedura aplikatu ondoko egoera:
OINARRIZKO ERAGIKETA: FITXATEGITIK IRAKURRI

Fitxategi fisikoan, diskoan, dagoen datu bat memoriara ekartzeko irakurketa bat egin behar da. Demagun frFitxategiBat aldagaia (FILE datu-motatakoa) daukagula eta assign(frFitxategiBat, sFitxIzenBat) bitartez uztartu egin dugula 'Datuak.dat' izena duen diskoko fitxategiarekin.

FILE datu-motako frFitxategiBat aldagaia behar da Datuak.dat fitxategitik datu bat irakurtzeko:
read(frFitxategiBat, rElem);      readln(frFitxategiBat, rElem);
Non rElem memorian dagoen aldagaia den eta fitxategiko datua jasoko duen. Ikusi eskema:

Irakurketa bakoitzeko elementu bakar bat irakur daiteke, fitxategiaren erakusleak adierazten duen elementua hain zuzen ere. Irakurketa gertatu ondoren erakusleak aurrera egiten du.
OINARRIZKO ERAGIKETA: FITXATEGIAN IDATZI


Memorian dagoen datu bat diskoan gordetzeko, idazketa bat egin beharko da diskoan. Demagun lehen bezala, daukagun frFitxategiBat aldagaia uztartu dugula 'Datuak.dat' izena duen diskoko fitxategiarekin. Memorian aurkitzen den rElem aldagaian 7.05 datua dago.

Honela idazten da datu hori fitxategi batean, lehen bezala frFitxategiBat aldagaiaren bitartez:
write(frFitxategiBat, rElem);      writeln(frFitxategiBat, rElem);
Memorian dagoen rElem aldagaiaren edukia fitxategian idatzi. Ikusi eskema:

Hasieran, fitxategia hutsik egon da (fitxategiaren amaierako marka 0 posizioan dagoelako) horregatik fitxategiaren erakuslea 0 posizioan kokaturik egon da. Idazketa burutu ondoren, datu berri bat dago fitxategian eta erakusleak aurrera egiten du 1 posizioan kokatuz.

rElem aldagaiaren edukia berriztuz eta bigarren idazketa bat eginez gero, egoera honako hau izango litzateke, ikusten denez fitxategia luzatu egiten da elementu berri bat daukalako:

Baina hirugarren idazketa bat egin aurretik fitxategiaren erakuslea tokiz aldatzen badugu (horretarako seek prozedura erabili behar da), adibidez dagoen tokitik bat atzera egin dezala erakusleak, orduan idazketaren emaitza bestelakoa da. Izan ere, fitxategiaren elementua ordezkatzen du fitxategia luzatu gabe. Beraz, hau da erakuslea posizio bat atzeratzeko agindua seek(frFitxategiBat, filepos(frFitxategiBat)-1) eta hurrengo idazketa burutu aurretiko egoera irudi honetan erakusten da:

Hurrengo idazketa gauzatu osteko irudia:

Ikusten da rElem aldagaiaren edukia berria 5.91 dela eta erakusleak posizio bat atzera egin duela (2-tik 1 posiziora). Idazketa orain burutzean, elementu berria 1 posizioan gordeko da.

Idazketa burutu ondoren: elementu berriak zaharra ordezkatu du, erakusleak aurrera egin du (2 posizioan kokatuz), eta, ondorioz fitxategiaren luzera ez da aldatu.

Ikusi ere Fitxategiak: non gaude? artikulua.
I
 
LAN EGITEKO BALIABIDEAK

Fitxategiekin trebatzeko adibide-ariketa batzuk prestatu dira. Adibide-ariketak bederatzi dira eta exekutatu aurretik agindu hauek jarraitu:
  1. Iturburu-programak horiek bederatzi dira eta osoen fitxategiekin lan egiten dute
  2. Iturburu-programak zenbatuta daude eta zenbakiek adierazten duten sekuentzia gordez iturburu-programak konpilatu, exekutatu eta emaitzak interpretatu
  3. Jarraian ematen diren bederatzi adibide-programak hartu eta direktorio batean gorde, edozein karpetatan gorde dezakezu, adibidez Programak delako direktorioan
  4. Iturburu-programak konpilatzean Programak direktorio horren barruan sortuko dira programa exekutagarriak
  5. C: diskoaren erroan NereDatuak izeneko karpeta bat sortu, non datu-fitxategiak egongo diren, adibidez C:\NereDatuak\Zenbakiak.dat datu-fitxategia
Adibide-ariketak:
  • 1FitxategianGorde.pas fitxategi bat sortu rewrite prozeduraren bitartez, hamar datu idatzi fitxategian, eta bukatzeko fitxategiaren edukia pantailaratu
  • 2FitxategiaIrakurri.pas existitzen den fitxategia zabaldu reset prozeduraren bitartez, eta dituen hamar elementuak pantailaratu
  • 3FitxategiarenExistentzia.pas fitxategi existitzen den ala ez aztertu fileexists funtzioa erabiliz, funtzio honek sysutils unitatea behar du, horregatik programaren hasieran uses sysutils agindua derrigorrezkoa da
  • 4FitxategiaEOF.pas fitxategiaren erakuslea fitxategiaren bukaeran dagoenean eof funtzio boolearrak TRUE itzultzen du, End Of File egia baita
  • 5FitxategiaSeekFilePos.pas hurrengo idazketa ala irakurketa fitxategiaren zein posiziotan gertatuko den Seek prozedura eta filepos funtzioarekin bermatuko dugu, fitxategiak zenbat elementu dituen ezagutzeko filesize funtzioa erabil daiteke (gogoratu Fitxategiak: non gaude? artikulua)
  • 6FitxategiaMoztu.pas zabalik aurkitzen den fitxategia moztu truncate prozeduraren bitartez, erakusleak adierazten duen posiziotik aurrerako datuak galduz
    procedure FitxategiaMoztu(sFitxIzen: tsKatea);
    var
       fFitxategia: tfFitxategia;
       iPosizioa  : integer;
    begin
       assign(fFitxategia, sFitxIzen);
       reset(fFitxategia);
    
       repeat
          writeln(sFitxIzen,
                  ' fitxategiaren datuen indizeak: 0..',
                  FileSize(fFitxategia)-1);
    
          write('Zein elementutik moztu nahi duzu? ');
          readln(iPosizioa);
       until (iPosizioa >= 0) and
             (iPosizioa <= FileSize(fFitxategia)-1);
    
       seek(fFitxategia, iPosizioa);    { mozteko kokatu   }
       truncate(fFitxategia);           { fitxategia moztu }
    
       close(fFitxategia);              { fitxategia itxi  }
    end;

  • 7FitxategiaEzabatu.pas itxita aurkitzen den fitxategia ezabatu erase prozeduraren bitartez, fitxategia diskotik ezabatuko da
    procedure FitxategiaEzabatu(sFitxIzen: tsKatea);
    var
       fFitxategia: tfFitxategia;
    begin
       assign(fFitxategia, sFitxIzen);  { fitxategia uztartu }
                                        { baina ez ireki     }
       erase(fFitxategia);              { fitxategia itxita  }
    end;                                { dagoenez ezabatu   }

  • 8FitxategiaBerrizendatu.pas itxita aurkitzen den fitxategiari bere izena aldatu rename prozeduraren bitartez, fitxategia diskotik ez da desagertuko baina izen berri bati esker atzitu ahalko dugu
    procedure FitxategiaBerrizendatu(sFitxIzenZahar: tsKatea;
                                     sFitxIzenBerri: tsKatea);
    var
       fFitxategia: tfFitxategia;
    begin
       assign(fFitxategia, sFitxIzenZahar);  { fitxategia uztartu    } 
                                             { baina ez ireki        } 
       rename(fFitxategia, sFitxIzenBerri);  { fitxategia itxita     } 
    end;                                     { dagoenez berrizendatu } 

  • 9FitxategiakEtaParametroak.pas prozedura eta funtzioetara fitxategiaren izena pasatuko da; azpiprograman definituko da file datu-motatako aldagaia, azpiprogramaren hasieran assign egingo da, gero reset/rewrite (bietariko bat, egoerari dagokiona), gero datuekin lan egingo da (read/write) eta azpiprogramaren azkenean fitxategia itxi beharko da close bat erabiliz
FITXATEGIAK PARAMETRO BEZALA

Fitxategiak lantzen dituen errutinak idaztean aukera bi izango ditu programatzaileak, fitxategi logikoa bidaltzea azpiprogramara (file datu-motako aldagaia) edo bestela fitxategi fisikoaren izena igortzea azpiprogramara (string datu-motako aldagaia).

Guk bigarren bidea erabiliko dugu, hots, azpiprogrametara fitxategi fisikoaren izena bidaliko dugu string aldagai baten bitartez. Kontutan izan dezagun, nahiz eta azpiprogramaren barruan fitxategia aldatua izan, bere izena aldatzen ez den bitartean parametroa sarrerakoa izango dela (baliozko parametroa alegia).


Azpiprogrametan fitxategiekin lan egiteko hiru urrats emango dira:
  1. Fitxategi logikoa eta fitxategi fisikoa assign bitartez elkartu, gero fitxategia ireki reset (edo rewrite) prozedura erabiliz
  2. Idazketa edo/eta irakurketa operazioak burutu (write edo/eta read prozedurak)
  3. Fitxategia itxi close bitartez itxi



Fitxategiaren izena kate bat da eta gogoratu string datu-mota sinplea dela. Horregatik, azpiprograma batean honela agertuko da jokamoldearen arabera:
  • Fitxategiaren izena irteerakoa denean var marka izango du aurrean
  • Fitxategiaren izena sarrerakoa denean ez du inolako markarik izango
    FITXATEGIEN GAINEKO ERAGIKETAK

    Hurrengo puntuetan fitxategien gaineko zenbait eragiketa azalduko dugu, eragiketok beti azpiprogrametan gauzatuko ditugu eta horrela programa konplexu batetarako oinarrizko software zatiak izan daitezke.

    Erregistroen fitxategiak landuko ditugu. Beraz hemendik aurrera honelako definizioa sarritan ikusiko dugu, non fitxategiaren elementuaren oinarria hiru eremuko erregistroa den:

    type 
       tsKate49 = string[49];
       trdFitxa = record
                     sIzenDeiturak: tsKate49;
                        byDeialdia: byte;
                             rNota: real;
                  end;
       tfrdFitxategi = file of trdFitxa;          










    Hiru eremu dira eta aurrerago ikusiko dugunez, haien arteko ordena erlatiboa garrantzizkoa da. Hau da, lortzen den datu-fitxategiaren elementu bakoitza tsKate49-byte-real ordena hori jarraituz gordetzen da fitxategian.




    FITXATEGIA SORTU

    FitxategiaSortu.pas adibidean fitxategi berri bat sortu eta trdFitxa datu-motako erregistroak fitxategian gordetzen dira.



    FITXATEGIAREN EXISTENTZIA

    FitxategiaSortuFitxategiaIkusi.pas adibidean existitzen ez den fitxategia sortzen da, ala prozesatu egiten da lehendik existitzen bazen. Gogoratu ere lehenago ikusi dugun 3FitxategiarenExistentzia.pas adibidea eta 9FitxategiakEtaParametroak.pas adibidea non fitxategi baten existentzia aztertzen den fileexists funtzioa erabiliz.



    FITXATEGI OSOA PROZESATU

    Fitxategiaren elementu guztiei eragiketa bera aplikatzen zaion kasua da hau, adibidez:
    • FitxategiOsoaProzesatu1.pas adibidean existitzen den fitxategi baten edukia erakusten da
    • FitxategiOsoaProzesatu2.pas adibidean fitxategiaren elementu guztien byDeialdia datuak unitate batean inkrementatzen dira
    • FitxategiOsoaProzesatu3.pas adibidean fitxategi baten informazioa beste bi fitxategi berrien artean banatzen da: 1. deialdiko ikasleak Berriak.DAT fitxategira eta gainerakoak Besteak.DAT fitxategira
    • FitxategiOsoaProzesatu4.pas adibidean fitxategiaren nota maximoa duen elementuaren posizioa zehazten da, ondoren nota maximoa lortu duen ikaslearen datuak pantailaratzen dira



    BILAKETA FITXATEGIAN

    BilaketaFitxategian.pas izeneko adibidean sIzenDeiturak eremuari dagokion datu bat irakurtzen da programa nagusian, ondoren funtzio batean datu horren bilaketa gauzatzen da. Funtzio baten bitartez itzuli elementuaren posizioa fitxategian, elementua ez badago itzuli -1 marka.



    GEHIKETA FITXATEGIAN

    GehiketaFitxategian.pas izeneko adibidean fitxategi bati elementu berri bat gehitzen zaio (fitxategiaren bukaeran, noski).



    FITXATEGIAREN DATU BATEN ALDAKETA

    DatuBatenAldaketa.pas izeneko adibidean ikasle bati dagokion rNota eremuko balioa aldatu behar zaio. Lehenik, aldatu behar den elementuaren bilaketa egiten da eta gero aldaketa gauzatzen da. Baina kontuz, nahiz eta elementuaren eremu bakarra aldatu nahi izan, fitxategitik irakurtzean edo fitxategian idaztean elementu osoa prozesatzen da.



    FITXATEGIAN ELEMENTU BAT TARTEKATU

    Eragiketa hau egiteko array laguntzaile bat erabiliko dugu (ikusi hurrengo bi atalak: F→A eta A→F). Gogoratu arrayen algoritmoak, konkretuki Txertaketa (arrayaren k posizio ezagun batean elementu berri bat txertatu edo tartekatu). Hauxe da DatuBatenTxertaketa.pas izeneko adibidea.



    FITXATEGITIK ELEMENTU BAT KENDU

    Kendu beharreko elementua azkena bada truncate prozedura aplika dezakegu, gainerako kasuetan array laguntzaile bat erabiliko dugu (ikusi hurrengo bi atalak: F→A eta A→F). Bi bide:
    1. Gogoratu arrayen algoritmoak, konkretuki Ezabaketa (arrayaren k posizio ezagun batean dagoen elementua ezabatu). Hauxe da DatuBatenEzabaketa.pas izeneko adibidea
    2. F→A prozesua egitean kendu behar dugun elementua ez pasatu fitxategitik arrayra. Hauxe da DatuBatenEzabaketaErrazagoa.pas izeneko adibidea



    FITXATEGITIK ELEMENTU BATZUK KENDU

    Kendu beharreko elementuek baldintza bera betetzen dute. F→A prozesua egitean kendu behar ditugun elementuak saihestu (ez pasatu) fitxategitik arrayra. Hauxe da DatuBatzuenEzabaketa.pas izeneko adibidea.



    FITXATEGI  ARRAY

    F A algoritmoan informazioa diskoko fitxategi batean dago eta memoriako array batera eraman nahi da. Ikusi FitxategitikArrayra.pas programa non C:\Tokia\ karpetako fitxategi batetik abiatuta memoriako array bat elikatzen duen. Programaren zatirik interesgarriena prozedura hau da:

       procedure FitxategiArray(var ardGela: tardZerrenda;   
                                var iLuzera: integer; 
                                  sFitxIzen: string);
       var
          f     : tfrdFitxategi;
          rdElem: trdFitxa;
       begin
          assign(f, sFitxIzen);
          reset(f);
    
          iLuzera := 0;
          while not eof(f) do
          begin         
             read(f, rdElem);
             iLuzera := iLuzera +1;
             ardGela[iLuzera] := rdElem;
          end;
    
          close(f);
       end;          
    

    Fitxategia ireki eta fitxategia bukatzen ez den bitartean, itzuli bakoitzeko, elementu bat fitxategitik irakurri eta memorian dagoela arrayean gorde.

     

     

     

     

     




     

     

     

     

     

     




    ARRAY FITXATEGI

    A F algoritmoan informazioa memoriako array batean daukagu eta diskoko fitxategi batera igaro nahi da. Aurreko F→A programa ikusirik, erraz ulertzen da array batean daukagun informazioa fitxategi batera eramateko prozedura hau:

       procedure ArrayFitxategi(const ardGela: trdZerrenda;  
                                      iLuzera: integer; 
                                    sFitxIzen: string);
         var
            f       : tfrdFitxategi;
            rdElem  : trdFitxa;
            iIndizea: integer; 
         begin
            assign(f, sFitxIzen);
            rewrite(f);
    
            for iIndizea:=BEHEMUGA to iLuzera do
            begin
               rdElem := ardGela[iIndizea];
               write(f, rdElem);
            end;
    
            close(f);
         end;
    


    FitxategitikArrayra.pas programari A → F algoritmoa gehitu zaio, eta FitxategiArrayFitxategi.pas programa berri honek array baten informazioa C:\Tokia\ karpetako fitxategi batean gordetzen da.

    FitxategitikArrayra.pas programari A → F algoritmoa gehitu zaio, eta FitxategiArrayFitxategi.pas programak eskema honi jarraitzen dio F → A → F non algoritmoak hasieran fitxategitik arrayra darama informazioa (edo informazioaren zati bat) eta ondoren arraytik fitxategira dakar berriro.
    DATU-FITXATEGI BAT LANTZEKO PROGRAMAK (I)

    Landu edo prozesatu nahi dugun fitxategiaren barne egitura eta fitxategi horri dagokion programaren datu-motak elkar estuki lotuta daude. Ezin da edozein fitxategi edozein programaren bitartez prozesatu. Hiru iruditan azal dezagun.

    0.
    C:\31_Taldea.dat datu-fitxategiarekin lan egingo dugu, eta ondoko programek prozesuatuko dute C:\31_Taldea.dat datu-fitxategia:

    1.
    Esate baterako, har eta exekuta dezagun gorago erakutsi den FitxategiaSortu.pas programa zeinek honelako egituradun fitxategia sortzen duen:
      type 
         tsKate49 = string[49];
         trdFitxa = record
                       sIzenDeiturak: tsKate49;
                          byDeialdia: byte;
                               rNota: real;
                    end;
         tfrdFitxategi = file of trdFitxa;          
    Ondoko irudian ikusten da FitxategiaSortu.pas programaren balizko exekuzio bat, non C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategian hiru ikasleen datuak gordetzen diren:

    2.
    Orain gorago ikusitako FitxategiOsoaProzesatu1.pas programaren bitartez C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategi hori prozesatuko dugu. Ez ahaztu FitxategiOsoaProzesatu1.pas programak dituen datu-motak hauexek direla:
      type 
         tsKate49 = string[49];
         trdFitxa = record
                       sIzenDeiturak: tsKate49;
                          byDeialdia: byte;
                               rNota: real;
                    end;
         tfrdFitxategi = file of trdFitxa;          
    Programaren datu-motak eta fitxategiaren barne egitura bat datoz, horregatik FitxategiOsoaProzesatu1.pas programaren exekuzioak egoki erakusten du C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategian edukia:

    3.
    Gorago ikusitako FitxategiOsoaProzesatu1.pas programari aldaketa txiki bat egingo diogu FitxategiOkerraOsokiProzesatu.pas deituz. Programa bien arteko aldea bi eremuen ordenan datza (lehenik rNota eta ondoren byDeialdia). Programa berriak dituen datu-motak hauexek dira:
      type 
         tsKate49 = string[49];
         trdFitxa = record
                       sIzenDeiturak: tsKate49;
                               rNota: real;
                          byDeialdia: byte;
                    end;
         tfrdFitxategi = file of trdFitxa;          
    Ondorioz FitxategiOkerraOsokiProzesatu.pas programa exekutatzean eta C:\31_Taldea.dat fitxategia erakustean ondoko hau agertuko da:

    Goiko irudian argi dago emaitza okerra dela. Zergatik?  C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategiaren barne egitura eta FitxategiOkerraOsokiProzesatu.pas programaren datu-motak bat ez datozelako.
    DATU-FITXATEGI BAT LANTZEKO PROGRAMAK (II)

    Ikusi dugu prozesatu nahi dugun fitxategiaren barne egitura eta dagokion programaren datu-motak elkar estuki lotuta daudela. Baina zer neurriraino? Jarraian datu-moten identifikadoreak mintzagai ekarriko ditugu, erakutsiko dugu datu-moten identifikadoreen izenak garrantzitsuak ez direla. Hots, erregistro baten eremuen ordena zaintzea ezinbestekoa dela; horrez gain, ezinbestekoa direla ere datu-moten tamainak eta izaerak. Erregistroekin ari garela, bere eremuen ordena eta datu-motak berdin-berdinak izan behar dira fitxategiaren barne egituran eta hura prozesatzeko programaren datu-motetan.

    Lehen bezala hiru iruditan azalduko dugu. Lehen bi irudien datu-motak berdinak dira eta hirugarren irudirako datu-moten identifikadoreak moldatu ditugu.

    1. eta 2.
    Jarraian erakusten dira FitxategiaSortu.pas programak zer datu-motak erabiltzen dituen, eta FitxategiOsoaProzesatu1.pas programak datu-mota berberak erabiltzen dituenez C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategiaren edukia bistaratzeko ez da arazorik izango. Guk aukeratutako identifikadoreak beltzez adierazi ditugu:
      type 
         tsKate49 = string[49];
         trdFitxa = record
                       sIzenDeiturak: tsKate49;
                          byDeialdia: byte;
                               rNota: real;
                    end;
         tfrdFitxategi = file of trdFitxa;          
    Ondoko bi irudietan ikusten da FitxategiaSortu.pas programaren balizko exekuzio bat eta FitxategiOsoaProzesatu1.pas programaren exekuzioa, non C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategiaren edukia zuzentasunez pantailaratzen den:



    3.
    FitxategiOsoaProzesatu1.pas programa aldatuko dugu FitxategiOsoaProzesatu1_ALDATUA.pas sortuz. Aldaketaren zioa identifikadore berriak asmatzea da, honako hauek aukeratu ditugu:
      program FitxategiOsoaProzesatu1_ALDATUA;
      type 
         tsKate99 = string[99];
         tsKate49 = string[49];
         trdFitxa = record
                                    sNor: tsKate49;
                       byDeialdiZenbakia: byte;
                           rKalifikazioa: real;
                    end;
         tfrdFitxategi = file of trdFitxa;          

    Identfikadore berrien datu-motak irudi honetan jaso dira:

    FitxategiaSortu.pas programaren bitartez C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategia sortu ondoren FitxategiOsoaProzesatu1_ALDATUA.pas exekutatu eta datuak ondo ikusiko dira:


     

    2024(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

    12. ASTEA | etxerako lana

     12. astea (2024/04/17) etxean egitekoa

    • 12. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena zuk zeuk etxean, zure ordenagailuan, errepika ezazu. Fitxategiaren ariketa hau izan da:
    • program ErregistroenFitxategiaSortuEtaIkusi;
       
      const
         sBIDEA = 'C:\NereKarpeta\';
       
      type
         tsKate249 = string[249];   { fitxategiaren izena luzea izan daitekeelako }
         tsKate15 = string[15];
         trdIkaslea = record
                         sNor: tsKate15;
                         rNota: real;
                      end;
         tfrdIkasleak = file of trdIkaslea;
       
       
      { sFitxIzen katea ezaguna da programa nagusian eta prozedura honetan  }
      { izena ez da aldatuko, horregatik sarrerako parametroa da prozeduran }
      procedure FitxategiaSortuEtaBete(sFitxIzen: tsKate249);
      var
         f: tfrdIkasleak;
         rdElem: trdIkaslea;
         iKont: integer;
         iZenbat: integer;
      begin
         assign(f, sFitxIzen);    { fitxategia uztartu }
         rewrite(f);              { fitxategia sortu eta existitzekotan datuz hustu }
       
         repeat
             write('Zenbat ikasle dira? ');
             readln(iZenbat);
         until iZenbat > 0;
       
         for iKont:=1 to iZenbat do
         begin
            write(iKont:10, '. ikaslearen izena eman: ');
            readln(rdElem.sNor);          { erregistroaren eremu bat teklatuz irakurri }
            write(iKont:10, '. ikaslearen nota eman:  ');
            readln(rdElem.rNota);         { erregistroaren eremu bat teklatuz irakurri }
       
            write(f, rdElem);   { elementu bat (erregistro bat) fitxategia idatzi }
         end;
       
         close(f);     { fitxategia itxi }
      end;
       
       
      { sFitxIzen katea ezaguna da programa nagusian eta prozedura honetan  }
      { izena ez da aldatuko, horregatik sarrerako parametroa da prozeduran }
      procedure FitxategiaIkusi(sFitxIzen: tsKate249);
      var
         f: tfrdIkasleak;
         rdElem: trdIkaslea;
      begin
         assign(f, sFitxIzen);    { fitxategia uztartu }
         reset(f);                { fitxategia existitzen bada ireki }
       
         while not eof(f) do      { fitxategiaren bukaeran ez gauden bitartean... }
         begin
            read(f, rdElem);      { elementu bat (erregistro bat) fitxategitik irakurri }
       
            { erregistroaren eremu banaren edukia pantailaratu }
            writeln(filepos(f):10, '. ikaslearen izena: ', rdElem.sNor);
            writeln(filepos(f):10, '. ikaslearen nota:  ', rdElem.rNota:0:2);
         end;
       
         close(f);
      end;
       
       
      { sFitxIzen katea ezaguna da programa nagusian eta prozedura honetan  }
      { izena ez da aldatuko, horregatik sarrerako parametroa da prozeduran }
      function fnMediaKalkulatu(sFitxIzen: tsKate249): real;
      var
         f: tfrdIkasleak;
         rdElem: trdIkaslea;
         rMetatua: real;
      begin
         assign(f, sFitxIzen);    { fitxategia uztartu }
         reset(f);                { fitxategia existitzen bada ireki }
       
         rMetatua := 0.0;
         while not eof(f) do      { fitxategiaren bukaeran ez gauden bitartean... }
         begin
            read(f, rdElem);      { elementu bat (erregistro bat) fitxategitik irakurri }
       
            { nota bat gehiago pilatu rMetatua batukarian }
            rMetatua := rMetatua + rdElem.rNota;
         end;
       
         fnMediaKalkulatu := rMetatua / filesize(f);
          
         close(f);
      end;
       
      
      { Hiru fitxategien izenak ezagunak direlako programa nagusian eta   }
      { prozedura honetan aldatzen ez direlako sarrerako parametroak dira }
      procedure BiFitxategiBerriSortu(     sFitxIzen: tsKate249;
                                      sFitxIzenAprob: tsKate249;
                                      sFitxIzenSuspn: tsKate249);
      var
         f, f_A, f_S: tfrdIkasleak;
         rdElem: trdIkaslea;
      begin
         assign(f, sFitxIzen);
         reset(f);
         assign(f_A, sFitxIzenAprob);
         rewrite(f_A);
         assign(f_S, sFitxIzenSuspn);
         rewrite(f_S);
      
         while not eof(f) do
         begin
            read(f, rdElem);
            if rdElem.rNota >= 5.0 then
               write(f_A, rdElem)
            else
               write(f_S, rdElem)
         end;
      
         close(f);
         close(f_A);
         close(f_S);
      end;
      
      
      {=============Programa nagusia eta programa nagusiko aldagaiak=============}
      var
         sFitxIzen: tsKate249;
         rBBA: real;
         sFitxIzenAprob: tsKate249;
         sFitxIzenSuspn: tsKate249;
      begin
         writeln;
         write('Eman fitxategiaren izena, adibidez (31Taldea): ');
         readln(sFitxIzen);
         //sFitxIzen := sBIDEA + sFitxIzen + '.dat';      (* edo hurrengoa *)
         sFitxIzen := concat(sBIDEA, sFitxIzen, '.dat');  (* edo aurrekoa *)
         writeln('==>', sFitxIzen, '<== bidea eta luzapena programak gehituta');
      
         writeln;
         writeln('Fitxategiaren datuak jasotzen...');
         FitxategiaSortuEtaBete(sFitxIzen);
      
         writeln; 
         writeln('Fitxategi osoaren datuak:');
         FitxategiaIkusi(sFitxIzen);
      
         writeln; 
         rBBA := fnMediaKalkulatu(sFitxIzen);
         write('Nota guztien batezbesteko aritmetikoa: ', rBBA:0:2, ' puntu');
      
         writeln;
         sFitxIzenAprob:= sBIDEA + 'Aprobatuak.dat';
         sFitxIzenSuspn:= sBIDEA + 'Suspendituak.dat';
         BiFitxategiBerriSortu(sFitxIzen, sFitxIzenAprob, sFitxIzenSuspn);
      
         writeln; 
         writeln('Aprobatuen datuak:');
         FitxategiaIkusi(sFitxIzenAprob);
      
         writeln; 
         writeln('Suspendituen datuak:');
         FitxategiaIkusi(sFitxIzenSuspn);
      
         writeln;
         writeln('=======================');
         writeln('RETURN sakatu amaitzeko');
         write  ('=======================');
         readln;
      end.
      
    • 12. ASTEA | laborategi/mintegian egin denaren haritik. Erregistroen fitxategi bat daukagula (bi eremu: sNor katea eta rNota zenbakia) ondoko hiru lan hauek laster burutu ahalko dituzu:
      • Ikasle baten izena teklatuz eman eta bilatu; ikaslea aurkitu ondoren bere nota aldatu, nota berria nota guztien batezbesteko aritmetikoa izan dadin
      • Nota maximoa eta nota minimoa zehaztu; nota maximoa eta nota minimoa elkar trukatu 
      • Bi fitxategi sortu: batezbestekoaren gainetik daudenen fitxategia eta batezbestekoaren azpitik daudenen fitxategia
    • Ondoko hau urrunago dago: Proiektua: 3. kontrola prestatzen zereginaren bitartez zuen proiektua entregatu, hots, menuaren J eta K aukerak programatu (Entregatze-data: 2024ko maiatzaren 1ean, 23:59tan, astelehena)