2023(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

Gaitu proiektua | Adimen artifizialak euskaraz egin dezan

Gaitu proiektua. Erronka berri bat dugu: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.

Irudiaren gainean klik egin proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko

Zure ahotsa garrantzitsua da. Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Eta zurea ere bai.

Guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako. Izan ere, biltzen ari diren datu-sorta guztiek CC-0 lizentzia (Creative Commons Zero) daukate, hots, jabetza-eskubidea gizateriari bere osotasunean dagokiola zehazten duen lizentzia da.




Ondoko irudian adierazten den bezala, laguntzeko hiru bide daude:

  • Hitz Egin: norberaren grabazioak egin eta bidali
  • Entzun: besteen grabazioak entzun eta balioztatu
  • Idatzi: norberaren esaldiak osatu eta bidali
Ahotsak biltzerakoan bi zeregin daude: Hitz Egin eta Entzun.
Esaldien biltze-lana ere gizarteak egingo du
Idatzi aukerari esker

Laguntzeko hiru bide horietarik nahi duzuna hauta dezakezu. Sistemaren funtzionamendua ezagutze aldera, baliteke onena izatea Entzun aukeratik hastea, ahotsak biltzeko gidalerroak astiro irakurri eta 5 grabazioen sorta bat balioztatu (lau eginkizun posible: BAI, EZ, Saltatu, Salatu).

Gero, Hitz Egin aukera hautatu eta ahotsak biltzeko gidalerroak atalean irakurritakoa ahaztu gabe, grabatu ahalik eta esaldi gehien (bost eginkizun posible: HASI GRABAZIOA, Grabatutakoa entzun, Grabazioa errepikatu, Saltatu, Salatu). Oso erraza da, adibidez:

Irudiaren gainean klik egin grabazio sorta bat egiteko

Azkenik, zure esaldiak gehitu ahal dituzu datu-basera Idatzi aukera hautatuz, esaldiak biltzeko gidalerroak irakurtzea komenigarria da. Esaldia idazteko kutxa bat aurkituko duzu eta bere azpian bigarren kutxa bat esaldairi dagokion aipamena aitortzeko.

Batu ditzagun gure ahotsak, teknologiari euskaraz irakasteko. Ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.

 

Interneten ere, lehen hitza euskaraz


Lehen hitza euskaraz!

Ordenadorea eta mugikorra egoki konfiguratzeko klik egin irudiaren gainean



Nabigatu euskaraz!

Nabigatu euskaraz deituriko kanpainaren bitartez euskarari bidea zabaldu nahi zaio Interneten ere. Parte hartzeko modurik garrantzitsuena zure nabigatzailea konfiguratzea da, hots, zure nabigatzailea konfiguratzea nabigazio-hizkuntza euskara izan dadin. Horrek ez du esan nahi beste hizkuntzak erabiliko ez dituzunik.

Nabigatu euskaraz kanpainaren ekimenak ikusteko klik egin irudiaren gainean

Orrialde honetan azaltzen da zehatz-mehatz zure nabigatzailea nola konfiguratu, prozesua nabigatzailearen araberakoa da baina laburbilduz honako hauek egin behar dituzu:
  1. Nabigatzailearen menua arakatu eta hizkuntzari dagokion funtzionalitatea aurkitu.
  2. Hizkuntzaren funtzionalitatearen barruan gehitu Euskara, eta bukatzeko...
  3. ...hizkuntzen ordena aldatu Euskara lehenengoa azal dadin.
 

Ikasle-zerrenda

 	19 ikasle guztira
  	-----------------
 1	Aizpun Arlegui, Samuel
 2	Armendia Gabilondo, June
 3	Arsuaga Tamayo, Izaro
 4	Aurrekoetxea Carrera, Unai
 5	Balcazar Bazan, Diego Alejandro
 6	Díaz de Guereñu Calvete, Aimar
 7	Etxebarria Laka, Leire
 8	Gobela Flores, Unax
 9	Hurtado Perez, Kepa
10	Melendre Curros, Saul
11	Mitxelena Cordero, Aitziber
12	Mitxelena Etayo, Olatz
13	Municio Bravo, Paula
14	Oliveri Chasco, Paula
15	Renedo Crespo, Ekai
16	San Mamed Santos, Unai
17	Sancho Alcibar-Arechuluaga, Ainara
18	Uriarte Rodríguez, Iñigo
19	Zubizarreta Sagredo, Xabier

2023(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

Egilea, nor eta non




Jesus Romo Uriartek EHUn ikasi zuen. Industria Ingeniaritzako titulua lortu zuen 1986an; eta Ingeniaritzako Doktoretza, 1996an. Euskal Herriko Unibertsitateko Sistemen Ingeniaritza eta Automatikako Saileko irakaslea da. Horrez gain, 12 urtez Euskal Herriko Unibertsitateko Campus Birtualeko zuzendaria izan da (2001/05/04tik 2013/02/28ra arte). Ikerketari dagokiola web teknologiak ikergai ditu, batik bat IKTak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan izan dezaketen eraginaren azterketa.




Irakaslearen bulegoa P3B59 da, eta B eraikineko 3. solairuan dago. Hauxe da bulegoaren kokapena Eskolako planoan: